
Euskadik Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala eskuragarri jarriko du bihar
- EBko herrialde batera bidaiatzea erraztuko duen dokumentua izango da
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakitera eman duenez, nahiz eta Euskadi programa pilotuan parte hartzen duten autonomia-erkidegoen taldeko kide ez izan, Osasun Saila aurreratu egin da eta herritarren eskura jarriko du Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala eskuratzeko aukera, bihar. Hala, bihar Euskadi.eus webgunean Covid Ziurtagiri Digitalari buruzko informazioa argitaratuko dutela eta hori lortzeko esteka bat gaituko dutela azaldu du.
Sagardui sailburuak azpimarratu duenez, Europar Batasuneko herrialde baterako bidaia erraztea helburu duen dokumentu zibila da, "ez da helburu sanitarioa duen dokumentua".
Hiru ziurtagiri mota daude: txertaketa-ziurtagiria, berreskuratze-ziurtagiria eta proba negatiboaren ziurtagiria; eta, oraingoz, sinadura digitaleko tresna batekin baino ezingo dira lehenengo biak eskuratu.
Sailburuaren adierazi duenez, uztailaren 1ean sartuko da indarrean, eta data horretara arte informazioa eta ziurtagiria lortzeko prozesua eguneratzen joango dira. "Lehentasuna ziurtagiriaren irisgarritasuna hobetzea da", esan du.
Bestalde, Osasun sailburuak koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuak eman ditu jakitera; eta adierazi du esperantzazko datuak direla, baina zuhurtziarekin jokatu behar dela, oraindik alturak baitira.
Txertaketari dagokionez, Sagardui sailburuak jakinarazi du Euskadin miloi bat pertsona baino gehiagok dutela gutxienez COVID-19aren aurkako txerto bat. “Bagoaz aurrerantza, apurka apurka”, esan du. Dagoeneko, Euskadin 1.003.740 dosi eman dira eta euskal gizartearen %34k txertaketa-jarraibide osoa dauka. Gainera, azaldu du atzo Osakidetzak 49 urteko herritarrak txertatzeari ekin ziola. “Ikusten duzuenez esperantzaz ikus dezakegu etorkizuna”, nabarmendu du.
-
2021-06-10
Pueden dar la información en el idioma OFICIAL DE ESTE PAÍS???????? el CASTELLANO!!!!!!!!!!!!!!
Voy al link: https://eidas.izenpe.com/trustedx-authserver/izenpe/flowSelector.xhtml
Y sorpresa que está en este idioma de Euskera!!!! -
2021-06-10
Pueden utilizar el idioma oficial de este país????????????? el CASTELLANO.
El siguiente link está en euskera: https://eidas.izenpe.com/trustedx-authserver/izenpe/flowSelector.xhtml -
2021-06-10
Pueden acceder a la información sobre cómo obtener el Certificado Digital Covid en el siguiente enlace:
https://www.euskadi.eus/certificado-covid-digital-ue/web01-a3korona/es/
-
2021-06-08
Comentario de Twitter:
ℹ️ Euskadi habilitará mañana el Certificado Digital Covid de la Unión Europea.