Eusko Jaurlaritzak 700.000 euroko aurrekontua onartu du euskal kirolariek 2021eko nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan eta emakumezkoen liga estataletan parte hartzeko (Gobernu Bilera 2021-6-8)

2021-06-08

Gobernu Kontseiluak 700.000 euroko diru partida bat onartu du gaur, iaz baino 260.000 euro gehiago, 2021ean egingo edo hasiko diren kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan, kategoria absolutuan, eta emakumezkoen kategoria absolutuko liga estataletan euskal kirolarien parte-hartzea sustatzeko. Aipatutako lehiaketa horiek goi-mailako kirola sustatzea izan behar dute helburutzat. Ez dute dirulaguntzarik jasoko partaidetzarako kirola sustatzera bideratuta dauden jarduerek (jolaserako, aisiarako eta osasunerako kirola), ezta selekzioek parte harten duten kirol lehiaketek ere. 

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak COVID-ak eragindako kalteei aurre egiteko eta kirol erakundeei laguntzeko nahia du eta horregatik igo du aurten 260.000 euroan dirulaguntza hauetara bideratutako diru kopurua. Deialdi honetara bideratutako 700.000 euroak honela banatuko dira: 

  • 470.000 euro kirol-lehiaketa ofizialetan, nazioarteko esparrua eta izaera dutenetan eta kategoria absolutuan parte hartzeko diru laguntzetarako.
  • 230.000 euro emakumezkoen liga estataletan parte hartzeko dirulaguntzak emateko. 

Iaz guztira 29 kirol erakundek jaso zuten laguntza, besteak beste, Araski Arabako Emakumeen Saskibalioi Elkarteak, Bera Bera Rugby taldeak, Gaztedik, Balonmano Zuazo Femeninok, Gernika Ke Saski Baloi-k, Landu Durangoko Emakumezko Txirrindulari Kirol Taldeak, Badaiotz Herri Kirol Taldeak edo Club Deportivo Leka-Enea Tenis de Mesa-k.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko