Berriak Kultura
Eu

Euskadik kulturaren aldeko apustua egin du

2011.eko uztailak 19

2008an 510 milioi euro baino gehiago inbertitu ziren, Euskadi kultur gaietan gastu publiko gehien inbertitzen duen autonomia erkidegoen artean kokatuz

Euskadiko Administrazioek kulturan egiten duten gastuaren helburuari dagokionez musika eta museoak dira kultur arlorik azpimarragarrienak. Gutxi gorabehera inbertitutako hiru eurotatik bat baino zertxobait gehiago bi kultur arlo hauei zuzendua dago.  2008an Euskadiko Administrazio publikoek izan zuten kultura gastu bateratua guztira 510,1 miloi eurokoa izan zen, biztanleko 234,8 euroko ratioa hain zuzen ere. Kopuru hau Suedia edo Austriak aurkeztutako datuen antzekoa da.

Hala, aipatu beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren gastu publikoaren estatistika eta finantziazioa" ikerketaren lehen argitalpena aurkeztua izan dela dagoeneko. Lan hau Kulturaren Euskal Behatokiak egina da eta batutako eta aztertutako azken datuetan, 2008koetan, oinarritzen da. Azterketa horretan azpimarratu beharra dago Euskadik kulturaren aldeko apustu garbia egiten duela, eta museoak eta musika gehien inbertitzen diren alderdiak direla, 95,8 eta 91,4 milioi, hurrenez hurren. Konparaketa zorrotza egitea ahalbidetuko liguketen azterketen faltan, lanaren arduradunen ustez Euskadi kultura gaietan gastu publiko handienetarikoa egiten duten autonomia erkidegoen artean dago.

Era honetan, Behatokiko arduradunek eta Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura foru ahaldunak lagundua, Antonio Rivera Kultura sailburuordeak, arestian aipatutako  "Euskal Autonomia Erkidegoko kulturaren gastu publikoaren estatistika eta finantziazioa" ikerketaren lehen argitalpena aurkeztu du. Bertan, 2008ko ekitaldiari dagozkion datuak jaso dira, artean Administrazioan egungo krisia dela eta egindako aurrekontu murrizketarik aplikatu gabe zeuden garaiko datuak, alegia.

Musika eta museoen atzetik, “kultur ekintza” dago, eta bertan - kontzeptu honen baitan ekipamendu komunitario eta sozio-kulturalek eta balio anitzeko ekipamendu eta zerbitzu kulturalek eta abarrek sustatutako programak sartzen dira- 69,7 milioi (gastuaren %17,7) inbertitu ziren. Kulturan gastatu ziren 100 eurotatik 8,4 herrietako jaiei bideratu zitzaien, liburutegiei edo ondareari zuzendu zitzaionaren antzekoa, hain zuzen ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)