Abaltzisketa, larrialdietako zerbitzuek Aralar mendian istripua izan duen gizon bat erreskatatu dute
Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 54 urteko gizon bat erreskatatu dute gaur, larunbata, arratsaldean, Aralar mendian, zerra batekin esku batean ebaki handia egin ondoren. Zauritua Zumarragako ospitalera eraman dute gero.
Arratsaldeko hiru eta erdiak aldera, partikular batek SOS-Deiak/112 larrialdietako telefono-zenbakira deitu du Aralarren, zehazki Auntzizegi mendian, gizon bat zaurituta zegoela esanez. Berriemaileak adierazi duenez, biktimak ebaki handia zuen esku batean, dirudienez zerra batekin eginda.
Istripua izan duen gizona zegoen lekura suhiltzaileak, osasun-zerbitzuak eta Ertzaintza bidali dituzte, eta zauritua erreskatatu eta Zumarragako ospitalera eraman dute.