Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak Europako proiektuaren etorkizunari buruzko ikastaro bati hasiera eman dio Donostian

2011.eko uztailak 18

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, hasiera eman dio gaur goizean, Donostian, 'La odisea de Europa en la globalización: ¿un viaje sin destino?' izeneko ikastaroari. Miramar Jauregia izango da datorren asteazkenera arte UPV/EHUko Uda Ikastaro honen egoitza. Ikastaroa Eurobask-ekin (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua) lankidetzan antolatu da, Europako proiektua agortuta dagoen eztabaidatzeko helburuarekin.

Hasierako ekitaldi honek globalizazioaren aurrean dauden ekintza-erantzunak eta mende berri honetan Europar identitatea birdefinitzeko beharra izango ditu ardatz nagusiak. Ikastaroaren zehar mahaigaineratuko diren hausnarketen artean ondorengo galdera hauek daude: Europar federalismoa konponbide gisa?; Existitzen al da Europar nortasuna?; Enplegua versus Ongizate Estatua?; XXI. mendeko ekonomia, merkatukrazia globala?; eta Europaren bahiketa berria nazioarte mailan?

Joäo Diogo Pinto, Nazioarteko Europako Mugimenduaren (MEI) idazkari nagusia, Joan Subirats, Politika Zientzietako katedraduna, eta Juergen Donges, Koloniako Unibertsitateko Politika Ekonomikoko akademikoa eta Ekonomian Adituen Alemaniako Kontseiluko presidente ohia, dira hizlarietako batzuk.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)