Berriak
Eu

Lehendakaria “baikor” azaldu da eta foru aldundiekin fiskalitateari buruzko akordio batera iristea espero du

2011.eko uztailak 19

Patxi Lopez lehendakariak datozen hilabeteetan fiskalitate berri bat lortzeko lan egiteko lineak aurkeztuko dizkie Euskadiko ahaldun nagusiei

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri zuenez, lehendakaria Euskadiko hiru ahaldun nagusiekin bilduko da bihar. Bilerok,  “herrialdearen iraunkortasunari eta bere etorkizunari erantzungo dion fiskalitate bidezkoago eta zuzenago” berri baten alde lan egiteko ideiarekin dute zerikusia. Era berean, Euskadiko erakundeen egitura “konplexua” eta bere “bikoiztasunak" “nola saihestu eta aurre egin" ere eztabaidatuko da. Mendiaren hitzetan, “giza eta osasun eremuari eta zerbitzu sozialei eta berak hala esana,  “herrialdearen arazorik larrienari”, langabeziari  dagozkion alderdiak izango dira hizpide.

Patxi Lopez lehendakariak, hiru euskal lurraldeetako ahaldun nagusiei datozen hilabeteetan lan-taldeek landuko dituzten proposamenak aurkeztuko dizkie “zehazkiago”, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez. Ahaldun nagusiei “ lehendakariaren ustez erakundeen artean eztabaidatu beharreko gaiei hurbilketa” jasotzen duen dokumentu bat emango zaiela erantsi du ondoren.   Mendiak adierazi du Lopez “baikortasunez eta ilusioz” iritsiko dela bilera honetara uste duelako "aukera bikaina" izan daitekeela erakunde guztien artean Euskadiko fiskalitatean “behin betiko” aldaketa bati heltzeko. 

Gaur goizean, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Lehendakaritzan (Gasteiz) hedabideen aurrean azaldu da ohiko Gobernu Kontseiluaren ondoren. Kontseiluan onartutako gaien inguruan hitz egiteaz gain, kazetariek egindako galderei erantzun die. Gehienak lehendakariak Euskadiko hiru ahaldun nagusiekin bihar, asteazkena, burutuko duen bileraren ingurukoak izan dira. 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritza eta aldundien artean lortzen den hitzarmen hau “akordio bikaina” izango da euskal erakunde guztiek ez ezik “alderdi guztiek” ere babestua izango baita.

 


Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.07.19)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-07-19n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)