Inspiring girls proiektua aurkeztu dute Bilbon, neskek beren etorkizun profesionala genero-estereotipoen loturarik gabe erabaki dezaten

2021-06-04

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuak gaur eguerdian itxi du, Bilbon, Mujer Siglo XXI elkarteak antolatutako ekitaldia, zeinetan "Inspiring girls" ekimena aurkeztu den. Erresuma Batuan sortutako ekimen horren helburua da neskek beren etorkizun profesionala aukeratu ahal izatea genero-rolen eta  estereotipoen mugarik gabe eta horretarako neskak sektore guztietako emakume profesionalekin harremanetan jartzen dituzte.

Berdintasunerako sailburuak azpimarratu du beharrezkoa dela neska gazteek emakume profesionalen erreferenteak izatea arlo guztietan: "Badakigu zein garrantzitsua den erreferenteak izatea. Garrantzitsua da tradizioz maskulinizatuta egon diren eta oraindik dauden eremuetako emakume profesionalak ezagutzea, hala nola, zientziaren eta teknologiaren mundukoak, edo itsasoaren eta nabigazioaren mundukoak. Izan ere, neska batek egingo dituen ikasketak erabaki baino lehen, mezu asko jaso ditu, eta horrek pentsarazi dio gaitasun handiagoa duela ikasketa batzuetarako beste batzuetarako baino, eta badaudela batzuk beste batzuk baino gehiago dagozkionak ".

Artolazabalen hitzetan, oso garrantzitsua da haurtzarotik eta gaztarotik jardutea; izan ere, "oso gaztetatik ikasten dugu emakume eta gizon izaten, sozializazio-eragile desberdinetatik jasotzen ditugun mezuetatik abiatuta, hala nola familiatik, eskolatik, lagunetatik, komunikabideetatik, publizitatetik…". Sailburuak Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) 5. helburua gogorarazi du: "Honek erakusten digu ez dagoela garapen jasangarririk berdintasunik eta emakumeen ahalduntzerik gabe".  Gaineratu duenez, ez da nahikoa neskei eta gazteei ahalduntzea eskatzea; bermeekin egitea ahalbidetuko duen gizarte bat eraiki behar da ".

Ekitaldian honako hauek ere parte hartu dute: Lorea Bilbao Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua; Amaia Arregi, Bilboko Udaleko alkateordea; Carmen Miral, Mujer Siglo XXI elkarteko presidentea; Marta Perez Dorao, Inspiring girls Fundazioko presidentea eta eskola-adineko nesken ordezkaritza bat.

2 iruzkin
  • 2021-06-04

    Bada, zenbait lan oso feminizatuta ez uztea, hala nola bizitza osoan generoko motxila bat gainean kargatuta eraman behar izatea, haurtxoen belarritakoak jarri eta jauregi, gurdi, yate eta printze salbatzaile edo ez salbatzaileekin amets eginarazten zaienean.

  • 2021-06-04

    Bien, no dejar ciertos trabajos muy feminizados como que se haya que llevar una mochila de género toda la vida cargada encima cuando ya de bebés les ponen pendientes y se les hace soñar con palacios, cochazos, yates y príncipes salvadores o no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak