Berriak Hezkuntza

Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-06-03

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu ditu, 2021eko ekainaren 3ko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
  • Orotara 61 ikasgela daude itxita, 39 ikastetxetan

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua ikasgela guztien % 0,40 da*.

 

*17.554 ikasgeletatik, 15.219 zenbatzen dira, honako hauek zenbaketatik kendu ondoren: Batxilergoko 1 eta 2 (ikasturtea amaitu dute edo USE prestatzen ari dira), eta Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi-mailako eta Goi-mailako zikloetako 2. mailak (ikasturtea amaitu dute, edo lantokiko prestakuntzan ari dira). Itxitako gelen portzentajea 15.219 gelen ingurukoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko