Bingen Zupiriak "Linguae Vasconum Primitiae" liburuaren irakurtaldi jarraituan parte hartu du

2021-06-03

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Bernat Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburuaren irakurketa jarraituan parte hartu du gaur Arriaga Antzokian. Aurtengoa Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa etengabearen XIV. edizioa da. Honako hauek ere parte hartuko dute gaurko irakurketa saioan: Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Estibaliz Alkorta Euskara Sustatzeko zuzendariak, Josune Zabala  Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioko zuzendariak, Joseba Lozano Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak eta Jokin Azkue HABEko zuzendariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak