Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Ingurumen Sailak datozen lau urteetarako dauzkan ingurumen-helburu nagusiak aurreratu ditu Ingurumeneko Esparru Programa berriaren bidez

2011.eko uztailak 15

• Euskal Autonomia Erkidegoan ezarriko den hirugarren Ingurumeneko Esparru Programa da

Erakunde arteko koordinazioa bultzatzea eta eragile ekonomiko, zientifiko-teknologiko eta sozialen erantzunkidetasuna sustatzea dira, besteak beste, asteartean Gobernu Kontseiluak 2011-2014 Ingurumeneko Esparru Programa onetsi ondoren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Arrantza Sailak martxan jarriko duen ingurumen-politikaren helburu estrategikoak. Dokumentu horren edukia estuki lotuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Garapen Jasangarrirako Estrategiarekin. EcoEuskadi 2020 Estrategia izango da datozen lau urteetarako ingurumen-plangintzako tresna nagusia.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila arduratuko dira Ingurumeneko Esparru Programa Berriaren ezarpena zuzentzeaz. Horrez gain, hainbat erakundek programaren kudeaketan egingo dute lan, hala nola, Euskal Herriko Ingurumen Batzordeak eta EAEko Ingurumeneko Aholku Batzordeak. Urtero egingo da plangintzan deskribatutako helburu operatiboekin lotutako aurrerapen-mailaren jarraipena, baita III. Ingurumeneko Esparru Programaren mami zentrala osatzen duten jarduera-lerroen ingurukoa ere.

Hortaz, EAEko ingurumenaren arloa ukitzen duten planak egituratzeko instrumentu bihurtuko da, eta EcoEuskadi 2020 estrategia onetsi berriarekin lotzen du zuzenean.

Ingurumen plangintzako dokumentu berria EAEko ingurumen-diagnostiko batean oinarrituz egituratu da. Gainera, kontuan hartu dira indarrean dauden eta etorkizunean prestatuko diren planak, programak eta legeria autonomikoa, baita ingurumenaren arloko nazioarteko joera nagusien analisi bat ere. Ingurumeneko Esparru Programak gaur egunetik 4 urte barru arteko ikuspegi estrategiko bat barne hartzen du Euskadiri dagokionez, eta 6 helburu estrategiko, 17 helburu operatibo eta 57 jarduera-lerrotan jaso da.

EAEko ingurumen-politikaren gidatuko duen ikuspegi estrategikoa honakoa da:
"Herritarren gaur egungo eta etorkizuneko bizi-kalitatea zaintzea, klima aldaketaren aurka landuz, sistema ekologikoen funtzionaltasuna eta biodibertsitatea zainduz, sortutako hondakinak behar bezala kudeatuz, ingurune garbi eta osasungarria izatea bermatuz, eta natura-baliabideak arduraz kontsumitzea sustatuz".
Ikuspegi hori ondorengo sei helburu estrategiko hauetan laburbil daiteke:

1. Berotegi-efektuko gasen emisioak gutxitzea eta klima-aldaketaren eraginak minimizatzea EAEn;

2. Dibertsitate biologikoaren galera etetea, ekosistemak leheneratzea eta lurraren artifizializazioa mugatzea;

3. Baliabideen erabilpen eraginkorra eta kontsumo arduratsua sustatzea;

4. Ingurune garbi eta osasungarria bermatzea;

5. Sail eta erakunde arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzea, araugintza proiektuetan eta politika publikoetan ingurumenaren aldagaia barne hartzea sustatuz;

6. Eragile ekonomiko, zientifiko-teknologiko eta sozial interesdunen erantzunkidetasuna sustatzea, ingurumenaren aldeko merkatua erabiliz eta informazioa eta prestakuntza hobetuz.

Ingurumeneko Esparru Programa prestatzeko, 2010etik parte-hartze eta kontraste prozesu zabal bat jarri da martxan. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, Aldundietako eta udaletako erakunde ugarik parte hartu dute, baita enpresek, ikerketa-erakundeek, unibertsitateek eta gizarte zibileko ordezkariek ere. Herritarrek ere ekarpenak helarazteko aukera izan zuten Internet eta sare sozialen bidezko hainbat baliabideren bitartez.

EcoEuskadi 2020rekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzak espero du III. Ingurumeneko Esparru Programa lagungarria izango dela garapen jasangarriko eredu berri baterantz aurrerapausoak emateko, herrialdearen garapen orekatuago bat lortzeko baliabide gutxiago kontsumituz, eta hazkuntza ekonomikoaren, ongizate sozialaren eta gure ingurumeneko aktiboen babesaren arteko lotura behar bezala uztartzen dituen eredu berri bat bultzatzeko.

Iruzkin bat
  • @6169alo
    2011.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    http://bit.ly/pMpnXo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Arantza Leturiondo