Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako 2021 laguntza Plana aurkeztuko du Bidasoa eskualdean

2021-06-01
  • 2021eko ETEentzako laguntza-planak 68 programa jasotzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin
  • Informazio jardunaldia datorren ekainaren 9an izango da Hondarribiako Kultur Etxean eta Irun, Hondarribia eta inguruko enpresei zuzenduta izango da
  • Eusko Jaurlaritzak ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko duen lehentasunezko helburuari lagunduko diote, Euskadiko enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatuz.
  • Laguntzen % 40 I+G+b programetara bideratzen dira, baina nazioartekotzeko, ekintzailetzarako, energia-kudeaketarako eta ekonomia zirkularrerako laguntzak gehitzen dira, besteak beste.

Datorren ekainaren 9an, Bidasoaldeko enpresek (Irun, Hondarribia eta, aforoaren arabera, inguruko herrietako enpresek) Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren ETEentzako 2021eko Laguntza Plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plan horrek 68 programa biltzen ditu, 433 milioi euroko aurrekontuarekin. Programa horien helburua ekonomia suspertzea eta kalitatezko enplegua sortzea da, bereziki Euskadiko garapen jasangarriari erreparatuta.

Hondarribiako Udalarekin lankidetzan, aurkezpena presentziala izango da eta Kultur Etxean egingo da (Denda kalea, 18) goizeko 9,30etatik 11,30etara. Honako hauek hartuko dute parte: Aitor Urzelai, SPRI taldeko zuzendari nagusia; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria; Mikel Amundarain, Industria eta Trantsizio Energetikoko zuzendaria; Ainhoa Ondarzabal, BTI-Nazioartekotzeko Euskal Agentziako sailburua; Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendaria; Alex Boto, IHOBEko zuzendaria; eta Javier Plasencia, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak, dagozkien programetako xehetasunak emango dituzte eta, horrela, enpresek eurenberen beharretara hobekien egokitzen dena aurkitu ahal izan ditzaten.

Parte hartu nahi duten enpresek gabineteindustria@euskadi.eus posta elektronikoz edo 945 01 99 94 telefono zenbakira deituz eman dezakete izena.

Pandemiak ekonomiaren % 9,5eko jaitsiera utzi du 2020an Euskadin, eta langabezia-tasa % 11,20koa izan da. Hori dela eta, Ekonomiaren Garapen Saila lanean ari da ekonomia suspertzen eta enplegua sortzen laguntzeko, gobernu-programaren helburuei jarraiki.


Laguntza-lerro berriak


Laguntzek euskal enpresa-sarearen modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatu nahi dute, eta, nahiz eta euskal enpresa txiki eta ertainek horietako asko ezagutzen dituzten, badira alderdi berritzaile eta aipagarriak ere. Adibidez: Azpitek laguntza berriak ikerketarako ekipamendua eskuratzeko eta eguneratzeko; reshoring eta dibertsifikazio programa berriak; nazioartekotzeko bekak berraktibatu eta handitzea; tokiko produktua garatu eta bultzatzeko laguntzak edo ingurumen eta jasangarritasun proiektuetarako laguntzak, bai eta ekonomia zirkularreko eta bioekonomiako laguntzak ere, klima-aldaketaren ondorioei erantzuteko.
Helburuetako bat pandemiaren ondorioak jasaten ari diren enpresei laguntzea bada ere, laguntza horien funtzio nagusia sortzen ari diren aukera berriak aprobetxatzeko gai diren proiektuak bultzatzea da; beraz, 433 milioi eurotik gora horietatik, laguntzen aurrekontuaren % 40 I+G+b programetara bideratuko da. Eraldaketa digitaleko, ekintzailetzako, industria-garapeneko, nazioartekotzeko, ekonomia zirkularreko, trantsizio energetikoko edo elikagaien industriako proiektuak ere bultzatuko dira, besteak beste.
Laguntza-programez gain, Jaurlaritzak urteko informazio-katalogo berrian funtsen bi lerro eta beste zerbitzu batzuk sartu ditu, eta horiek Euskadiko enpresa txiki eta ertainen garapenean eta lehiakortasunean ere laguntzen dute.

Ikerketako, berrikuntzako, eraldaketa digitaleko eta ekintzailetzako programen esparruan, helburua da Euskadi Europako berrikuntza-gune bihurtzea, enpresa teknologikoen sorrera % 10 handitzea eta Euskadi tokiko industriarekin lankidetzan arituko diren nazioarteko startup-en trakzio-ekosistema gisa kokatzea.
Industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-eraginkortasunerako, berriztagarrietarako eta ingurumenerako laguntzei dagokienez, industria eta zerbitzu aurreratuak BPGren % 40ra iristea bilatzen dute. Era berean, enpresen nazioartekotzea egungo COVID nazioarteko testuingurura egokitzea eta energia berriztagarrien kuota energiaren azken kontsumoaren % 20 izan dadin lortzea.
Gainera, helburua da berotegi-efektuko gasen isurketa % 30 murriztea, hondakinen sorrera jaistea eta haien balorizazioa eta berrerabilera areagotzea, ingurumen-estrategia zeharkako politika gisa ezartzea eta uraren, lurzoruaren eta airearen ingurumen-adierazleak hobetzea, biodibertsitatearen defentsa eta errespetu handiagoa lortzeko.
Lehen sektoreari emandako laguntzei dagokienez, Euskadin elikagaien ekoizpena handitu nahi da, eta lurralde-oreka handiagoa bermatu, landa-guneetan eta itsasertzeko guneetan bizi eta lan egiten duten pertsonei bizi-kalitatea emanez.


Eskualdeko aurkezpenak
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak koordinatuta, sozietate publiko guztiek (SPRI Taldea, EEE, IHOBE, URA, HAZI FUNDAZIOA eta ELIKA) elkarrekin lanean ari dira laguntzei buruzko informazioa Euskadiko enpresa guztietara irits dadin eta, horrela, enpresek laguntza hauetara jo ahal izan dezaten. Hala, Eusko Jaurlaritzak eskualdeetako informazio-topaketa batzuk jarri ditu abian. Topaketak aurrez aurrekoak izango dira, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Batzuk streaming bidez ere jarraitu ahal izango dira.

Informazio gehiago: https://www.spri.eus/ekogarapena/

Aurkezpena zabalik dago bertaratu nahi duten komunikabideentzat. Edukiera muga dela-eta, zure hedabideak bertaratu nahi badu, jar zaitez aurrez harremanetan gurekin:

Nora Garay / T. 677719568

Nagore García de Vicuña/ T. 630986610

 

 

8 iruzkin
  • @Ihobe_Eus
    2021-06-09

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ⚠️ Cambio de ubicación:

    📍 Auditorio de la Itsas Etxea, Hondarribia
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/NWeDv6WuRv

    #Ayuda…

  • @Ihobe_Eus
    2021-06-09

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ⚠️ Leku aldaketa:

    📍 Itsas Etxearen Auditoriumean, Hondarribian
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/mtggEWLiYA

    #ETElagunt…

  • @Olatzyarza
    2021-06-07

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ⚠️ Cambio de ubicación:

    📍 Auditorio de la Itsas Etxea, Hondarribia
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/NWeDv6WuRv

    #Ayuda…

  • @Olatzyarza
    2021-06-07

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ⚠️ Leku aldaketa:

    📍 Itsas Etxearen Auditoriumean, Hondarribian
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/mtggEWLiYA

    #ETElagunt…

  • @grupospri
    2021-06-07

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ⚠️ Leku aldaketa:

    📍 Itsas Etxearen Auditoriumean, Hondarribian
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/mtggEWLiYA

    #ETElagunt…

  • @grupospri
    2021-06-07

    Comentario de Twitter:
    RT @EkoGarapena: ⚠️ Cambio de ubicación:

    📍 Auditorio de la Itsas Etxea, Hondarribia
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/NWeDv6WuRv

    #Ayuda…

  • @EkoGarapena
    2021-06-07

    Comentario de Twitter:
    ⚠️ Cambio de ubicación:

    📍 Auditorio de la Itsas Etxea, Hondarribia
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/NWeDv6WuRvhttps://t.co/RH6RyOcLjs

  • @EkoGarapena
    2021-06-07

    Comentario de Twitter:
    ⚠️ Leku aldaketa:

    📍 Itsas Etxearen Auditoriumean, Hondarribian
    🏛 @HondarribiaUdal'a
    📎 https://t.co/mtggEWLiYAhttps://t.co/PBRQqtWCVX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak