Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren irakaskuntza hirueledunaren egitasmoa herritarren gehiengoek babestu egiten dute

2011.eko uztailak 15

 "Hizkuntzen ezagutza eta irakaskuntza hirueledunari" buruzko Ikerketa 

Prospekzio Soziologikoen Kabineteak, euskal gizartearen azterketa egiteko duen programaren baitan, lehen aldiz, biztanleen atzerriko hizkuntzen ezagutza maila zehazteko ikerketa egin du. Hala nola, testuinguru horretan, irakaskuntza hirueleduna (gaztelania, euskara eta ingelesa) ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimena herritarrek onartzen duten edo ez ere jaso da.

 Ikerketa honen fitxa teknikoa zabaldu den txostenean kontsultatu daiteke. Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 1.200 lagunek osatua da. Elkarrizketak telefono bidez egin dira. Lagin errorearen estimazioa ±2,89koa da %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2011ko ekainaren 21 eta 22an egin zen.

 EMAITAK

 1. ATZERRIKO HIZKUNTZEN EZAGUTZA ETA ERABILERA

 Biztanleen herenek ingelesa hitz egin eta idazten dakitela diote

* Ingelesa gailentzen da. Elkarrizketatutako pertsonen %32k  diote ingelesez "hitz egiten eta idazten" badakitela (Espainia osoan baino 9 puntu gehiago), %11k frantsesez, %2k alemanez eta %3k beste hizkuntza batetan. Portzentaje hauek dezente aldatzen dira elkarrizketatuen adina kontutan hartzen badugu. Gehien ezagutzen den hizkuntzaren kasuan, ingelesa, 18-29 urte bitarteko gazteen %72k diote "hitz egiten eta idazteko" gai direla, beste zehaztapenik egin gabe. Portzentaje horrek behera egiten du adinean gora goazen neurrian: 30-45 urte bitartekoen artean %37koa da, 46-64 urte bitartekoan artean %14, eta 65 urte edo gehiago dituztenen artean %5.

Gaur egun atzerriko hizkuntzarik ikasten ari ez direnei (%92), ikastea gehien gustatuko litzaieken hizkuntzaz galdetuta, %55ek ingelesa esan dute, %9k frantsesa, %8k alemana, %5ek txinera eta %4k beste hizkuntzaren bat. Aldiz, %12k ez dute interesik beste hizkuntza bat ikasteko, eta %7k ez dute galdera erantzun. Atzerriko hizkuntza bat ikasteko nahia lehentasun hauek eraginda egongo litzateke:  elkarrizketatutako pertsonen %39entzat "beste herrialde batzuetara bidaiatu ahal izateko", %28entzat "hizkuntzak jakitea atsegin dutelako", %18entzat "lanean gora egiteko", %3entzat "ikasketengatik", eta %6entzat beste arrazoi batzuengatik.

*Irakaskuntza eremu nagusia "eskola, ikastola edo institutua" da; ingelesaren kasuan %59entzat eta frantsesarenean %68entzat. Gainerako hizkuntzetan asko murrizten da eskolaren lekua, eta beste bide batzuk indarra hartzen dute: irakasle partikularra edo akademia espezializatua (alemana), atzerrian egonaldiak edo etxean bertan (beste hizkuntzak)... Elkarrizketatutako pertsonen %85en gurasoek "ez dakite atzerriko hizkuntzarik". Dena den, ingelesa da atzerriko hizkuntza nagusia (elkarrizketatutako pertsonen %40k hizkuntza hori erabiltzen dute maiztasun handiagoz).

*Erabilgarritasuna. Elkarrizketatutako pertsonen %68k uste dute "oso erabilgarria dela" beste atzerriko hizkuntzak jakitea. %28k "erabilgarria" dela uste dute, eta %3k "ez dela oso erabilgarria edo batere erabilgarria ez".

*Erabilera. Erabilera mailak behera egiten du nabarmen ezagutza mailarekin alderatuta. Hala, elkarrizketatutako pertsonen %8k diote "egunero" erabiltzen dutela atzerriko hizkuntza bat; %15ek "maiz erabiltzen dutela, baina ez egunero", %46k "noizean behin" eta %29k "inoiz edo ia inoiz ez". %52k gehienbat aisialdirako (oporretarako) erabiltzen dutela esan dute. Lanean erabiltzen dutela %22k diote eta ikasketetan %15ek.

 2. IKASKETA ETA HEZKUNTZA SISTEMA

 128.000 pertsona inguru dira hizkuntza bat ikasten ari direla diotenak

*Gaur egun hizkuntza bat ikasten ari direla 128.000 pertsona inguruk diote (erabilitako laginaren %7k). Herritarren %75ek hizkuntza bat ikasteko gogoa adierazi dute, eta gainerako %18 "ez dira ikasten ari eta ez lukete ikasi nahi ere".

*Elkarrizketatutako pertsonak ikasten ari direla dioten hizkuntzen zehaztasuna ondorengo hau litzateke:

 

Hizkuntza

 

EAE

Absolutuak

EAE

%

Espainia osoa

%

Ingelesa

100.000

 78

68

Frantsesa

  14.000

 11

  8

Alemana

    4.000

  3

  5

Italiera

    2.500

  2

  4

Beste

    7.500

  6

10

ED / EE

          --

  0

  5

Guztizkoak

128.000

100

100

* Hizkuntza bat ikasteko arrazoiak anitzak dira: %40k diote, batez ere, "lanerako edo ikasketetarako behar dutelako" ari direla ikasten, %38k "hizkuntzak ikastea atsegin dutelako", %16k "bidaiatzeko" eta %5ek "beste herrialde batetara joango direlako bizitzera".

 *Gehienek (%65) uste dute gaur egun gure hezkuntza sisteman atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari ematen zaion garrantzia "handia edo nahikoa" dela (%51 Espainiaren kasuan). Aldiz, laurdenek uste dute garrantzia "gutxi" (%24) edo "batere garrantzirik ez" (%1) zaiola ematen. Aurreko belaunaldiek jasotako irakaskuntzarekin alderatuta, elkarrizketatutakoen %47en ustez gaur egungo ikasleek irakaskuntza "hobea" jasotzen dute; %13en ustez "berdina", eta %5en ustez "okerragoa". %24k ez zuten atzerriko hizkuntzen irakaskuntzarik jaso eta %11k ez dute galdera hau erantzun. Dena den, herritarren gehiengoek (%64) hezkuntza sisteman egun eskaintzen den hizkuntzen irakaskuntza positiboki baloratzen dute; "oso ona" dela uste dute %13k eta "ona" dela %51k. Aldiz, %16ek "txartzat" (%14) edo "oso txartzat" (%2) jotzen dute.

 3. HIRUELETASUNA

Herritarren gehiengoek (%57) Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren irakaskuntza hirueledunaren egitasmoa ezagutzen dute, eta, hauen artean, %81ek positiboki baloratzen dute.

 *Elkarrizketatutako pertsonen %57k eskoletan irakaskuntza hirueleduna (gaztelania, euskara eta ingelesa) ezartzeko Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren egitasmoa ezagutzen dutela diote. Gehiengoa den talde horretatik, %81ek egitasmoarekin "oso" edo "nahikoa" ados daudela adierazi dute eta %13k "gutxi" edo "batere ados ez" daudela.

 *Irakaskuntza hirueledunaren baitan hobetsiko luketen hizkuntzaren araberako ikasgaien banaketari dagokionez, gehienek (%36) adierazi dute "hiru hizkuntzak maila berean" banatuko lituzketela, %29k nahiago luketela "gehienak euskaraz izatea, baina baita gazteleraz eta ingelesez" ere, %12k "erdi eta erdi euskaraz eta gazteleraz, baina baita baten bat ingelesez ere", eta %10k uste dute "gehienak gazteleraz izan beharko liratekeela, baina baita euskaraz eta ingelesez ere". Azkenik, %9k beste banaketa bat aukeratu dute eta %6k ez dute galdera hau erantzun.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko