Berriak Segurtasuna
qrcode

Zeanuri, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbeia mendian tximista batek jo dituen bi mendizale erreskatatu dituzte

2021-05-28

Gaur arratsaldeko zazpi eta erdiak aldera emakume bat SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuarekin harremanetan jarri da, Gorbeiako gailur inguruan zegoela eta bere laguna zaurituta zegoela esanez. Emakumearen esanetan, tximista batek jo ditu inguruan ekaitza sortu ondoren.

Berehala mugiarazi dituzte osasun-baliabideak, suhiltzaileak eta Ertzaintzaren helikoptero bat Mendiko Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteekin. Bertara iritsi direnean, egiaztatu dute berriemailea ere jo duela tximistak, nahiz eta bere laguna baino neurri txikiagoan. Bi emakumeak helikopteroak erreskatatu ditu, eta Pagomakurreko aparkalekuraino eraman ditu. Bertara heltzean, osasun-zerbitzuek hartu eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan