Berriak Osasuna

Osasun Sailak UPV/EHUko ikasleei praktikak Ingurumen Osasuneko, Elikadura Segurtasuneko eta Osasun Publikoko Laborategiko programen eremuan egiteko aukera eskaintzen die (Gobernu Bilera 2021-6-1)

2021-06-01

Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean hezkuntzako lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena ematea, kanpoko praktika akademikoak egiteko eta gradu-amaierako lanen eta/edo master-amaierako lanen garapena eta/edo zuzendaritza egiteko. 

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsilatearen (UPV/EHU) helburuetako bat da kalitateko goi-mailako hezkuntza ematea, bertako ikasleen prestakuntza integralean lagundu eta lan-munduan sartzeko lanbide-prestakuntza ziurtatzeko. Hori horrela, Osasun Sailak ikasleei praktikak Ingurumen Osasuneko, Elikadura Segurtasuneko eta Osasun Publikoko Laborategiko programen eremuan egiteko aukera eskaintzen die; lan-arlo horiek zuzenean daude EHUk eskaintzen dituen titulazio batzuen azterlanerako helburu diren gaiekin lotuta. 

Hitzarmen horren helburua da kanpoko praktika akademikoak egiteko aukera ematea eta, hala badagokio, UPV/EHUn matrikulatuta dauden ikasleek unibertsitate-masterreko titulazioa eskuratzeko graduondoko ikasketa guztien master-amaierako lanak edo gradu-amaierako lanak egin eta/edo zuzendu ahal izatea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko