Berriak Hezkuntza

Lanbide Heziketako ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen hitzordua gaur Euskelec 2021 lehiaketaren azken fasean, 17 talde parte-hartzailerekin

2021-05-29
  • Ibilgailu elektrikoek proba dinamikoak eta erresistentziakoak dituzte gaur, Bilboko Itsas Museoaren aurrean horretarako egokitu den zirkuituan
  • Ekimenaren helburua da ikasleen arteko talde-lana sustatzea, eta jarduera esperimentala eta sormenezkoa oinarritzea ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa

 

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin eta Rikardo Lamadrid Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariarekin batera, Euskelec Lanbide Heziketako ikastetxeek egindako ibilgailu elektrikoen txapelketan izan da gaur goizean. Egun guztian zehar, goizez eta arratsaldez, Lanbide Heziketako ikasleek fabrikatutako ibilgailu elektrikoek proba dinamikoak eta erresistentziakoak ari dira gainditzen, Bilboko Itsas Museoaren aurrean horretarako prestatu den zirkuituan.

 

Euskelec zirkuituan izan dira, halaber, Bilboko Udaleko eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako ordezkariak: Ainara Basurko, Bizkaiko Ekonomia Sustapeneko foru diputatua; Ane Insausti, Mubileko zuzendari nagusia, mugikortasun adimendun eta jasangarriko erreferentziazko poloa (Gipuzkoako Foru Aldundia); eta Koldo Narbaiza, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotzia.

 

Tknikako (Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa) arduradunekin batera, erakundeetako ordezkariek bertatik bertara jarraitu ahal izan dituzte ibilgailuek egin behar izan dituzten probetako batzuk, eta zuzenean egiaztatu ahal izan dute ikasturte honetan Lanbide Heziketako ikastetxeek eta ikasleek egindako lanaren emaitza.

 

Ilusioa eta kalitatea

Boxetara egindako bisitan, Bildarratz sailburuak Lanbide Heziketako ikasleek txapelketa honetan duten ilusioa izan du hizpide, baita eraiki dituzten ibilgailuen kalitate handia ere, guztiak Lanbide Heziketako zentroetan eginak. "Gaur hemen ikusten dugu emozioa, ilusioa;  ikasleena eta irakasleena, eta elkarrekin ari direla lanean. Urte osoko lanaren emaitza da hau. Lan handia eta kalitate handikoa dago. Lanbide Heziketak Euskadin duen maila handia erakusten ari dira. Gure Lanbide Heziketaren benetako kalitatea ikus dezakegu ".

 

 

Lehiaketaren deskribapena

Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak). Ekimenaren helburuak dira talde-lana sustatzea, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzea, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.

Lehiaketak bi fase ditu; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (ikasleek proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza aurkezten dituzte, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste.

Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere.

Bigarren fasea, fase dinamikoa, gaur ari da burutzen Bilboko itsas museoaren aurrean. 19 taldeak beren prototipoak proban jartzen ari dira.

 

Parte hartzen duten taldeak

Gero eta talde gehiagok parte hartzen dute; egun, 17 talde lehiatzen dira (19 zeuden izena emanda, baina azken orduan bik ez dute parte hartu, arazo teknikoengatik), eta aurtengoa Euskaditik kanpoko zentroak lehiatzen diren lehen edizioa da (Kantabriako lau eta Zaragozako bat). Hona hemen parte hartzen duten zentroen zerrenda:

 

Dortsala

Zentroa

1

San Viator zentroa

2

Bidebieta LHII

3

San Jorge LHII

4

Iurreta LHII

5

Elorrieta-Errekamari LHII

6

Aretxabaleta lanbide-eskola

7

Otxarkoaga prestakuntza-zentroa

8

Miralbueno BHI

9

Ortzadar ikastetxea

10

UGLE

11

Somorrostro prestakuntza-zentroa

12

Ikasauto

15

Emilio Campuzano LHII

16

Meka LHII

17

Egibide

18

Nuestra Señora de Los Remedios BHI

19

San Juan Bautista ikastetxea

20

1. LHko zentro integratua (1. taldea)

21

1. LHko zentro integratua (2. taldea)

 

Lehiaketaren xehetasunak

 

Hona hemen gaurko fase dinamikoatren ordutegia eta ibilbidea:

 

Larunbata, maiatzak 29

7:00

Taldeak sartzea

7:00-8:30

Taldeei harrera egitea, eta akreditazioak eta boxaren giltzak ematea

7:30-9:30

Ibilgailuen azterketa teknikoa

9:45-10:45

Balaztatze-proba

11:00-12:00

Azelerazio-proba

12:15-13:15

Eslalom-proba

13:30-14:00

Sailkapena

14:00-15:00

Bazkaltzeko etenaldia

15:15-16:30

Erresistentzia-proba

16:45-17:45

Sari-ematea

17:45

Ekitaldiaren amaiera

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak