Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendia Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasuneko ordezkariekin bildu da

2011.eko uztailak 14

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak azaldu ditu erlijio aniztasuna arautzeko Jaurlaritzak dituen planak

Mendiak baieztatu duenez, administrazioek bermatu behar dituzte erlijio askatasunaren eskubidearen erabateko eraginkortasunerako baldintzak

Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak, Idoia Mendiak, bilera bat izan du gaur goizean Euskal Herriko Islamiar Komunitateen Batasuneko (UCIPV) ordezkariekin, Autonomia Erkidegoan dauden erlijioen eta kredo minoritarioen elkarteekin elkarrizketa zuzena edukitzeko helburuarekin. Sailburuak aprobetxatu du UCIPVko kideekin ofizialki egiten den lehen topaketa hau Eusko Jaurlaritzak erlijio aniztasunaren gaian garatutako politika azaltzeko.

Giza Eskubideen Zuzendaritza, Justizia eta Herri Administrazio Sailari atxikita dagoena, lege-aurreproiektu bat prestatzen ari da. Horrekin, Autonomia Erkidegoan dagoen sinesbide-aniztasunak gaurkotasunaren muinean jarri dituen gai berri batzuei erantzuna eman nahi zaie.

Idoia Mendiak azaldu duenez, erlijio askatasuna oinarrizko eskubide bat da eta administrazioen ardura da eskubide horren erabateko eraginkortasunerako eta giza-baloreak bere osotasunean garatzeko beharrezkoak diren baldintzak bermatzea.

UCIPVko ordezkariek, beraien aldetik, Euskadin bizi diren musulmanei eragiten dieten zenbait gaien berri eman diote sailburuari eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan aritzeko eta elkarrizketak izateko prest agertu dira. UCIPV Espainiako Islamiar Komunitateen Batasunaren (UCIDE) ordezkaritza da eta hau, bere aldetik, Espainiako Islamiar Batzordean sartuta dago. Azken hau da, hain zuzen, Espainiarako islamiar solaskide legala, sortu zenetik, 1992an, bileran adierazi dutenaren arabera.

Iruzkin bat
  • @alorza
    2011.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Idoia Mendia se reúne con representantes de la Unión de Comunidades Islámicas del País Vasco. http://bit.ly/q7LBsQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)