Berriak Hezkuntza

2021-2022 ikasturterako Lanbide Heziketan izena emateko epea irekitzear da

2021-05-28
  • Izen-ematea maiatzaren 31tik aurrera egin ahal izango da, online edo ikastetxeetan

Datorren astelehenean, maiatzak 31, 2021-2022 ikasturterako Lanbide Heziketan eskabideak aurkezteko epea irekiko da, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan. Ekainaren 18ra arte izango da zabalik epea.

Epe hauek, datorren ikasturtean Lanbide Heziketako honako ikasketaren bat ikasten hasteko interesa duten ikasleei zuzentzen zaizkie:

  • Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak.
  • Erdi-mailako heziketa-zikloak.
  • Goi-mailako heziketa-zikloak.
  • Espezializazio-kurtsoak (Lanbide Heziketako Erdi-mailako edo Goi-mailako tituluren bat duten ikasleentzat).

Ohiko eran, izena emateko bi bide izango dituzte ikasleek: online edo ikastetxeetan. Izapideak ikastetxean egitekotan, bertako bulego ordutegian egin beharko dira. Internet bidezko eskaerak, Hezkuntza Sailaren webgunearen bidez egin beharko dira: www.euskadi.eus/hezkuntza                                                                    

2021-2022 ikasturtean Heziketa Zikloren bat ikasteko aukera eskaintzen duten 181 ikastetxe izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Lanbide Heziketak 139 titulu ikasteko aukera eskaintzen du gaur egun Euskadin (Oinarrizko, Erdi edo Goi mailetakoak), bai eta 8 espezializazio-kurtso ere, guztiak ere 23 familia profesionalen baitakoak. Amaitzear den 2020-2021 ikasturte honetan, 44.000 ikasle inguru ari dira Euskadin Lanbide Heziketako zikloren bat ikasten, honako modalitate hauetakoren batean: presentzialean, urrutikoan edo eskaintza partzialean.

Kontuan hartu beharreko egutegia, beraz, honako hau da:

  • Maiatzaren 31tik ekainaren 18ra: eskabideak aurkezteko epea
  • Uztailaren 9an: onartuen, ez onartuen era baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratzea.
  • Uztailaren 12ra arte: behin-behineko zerrendei erreklamazioak aurkeztea
  • Uztailaren 13an: onartuen, ez onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
  • Matrikula egitea (ohiko epea):
    • fasea: uztailaren 19tik 21era
    • fasea: uztailaren 23tik 27ra
    • fasea: uztailaren 29tik 30era

Matrikula egiteko unea hiru fase edo epetan banatzeak –horietako fase bakoitzak plazak esleitzeko prozedura bat duelarik- honako helburu hau du: ahalik eta ikasle gehien bere lehen aukerako zikloan matrikulatu ahal izatea bermatzea.

 

Bestalde, aipatzekoa da Lanbide Heziketako zikloren bat urrutiko modalitatean ikasi nahi dutenentzat izena emateko epea maiatzaren 31tik ekainaren 15era bitartean izango duela zabalik BirtLH-k (Ikaskuntza Birtual eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak). BirtLH-k Erdi-mailako eta Goi-mailako zenbait heziketa-ziklo urrutitik ikasteko aukera eskaintzen du, prestakuntza modalitate erdi-presentzialean. Informazio gehiagorako jo BirtLH-ren webgunera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak