Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek % 53 igo ditu etengabeko prestakuntzarako laguntzak

2011.eko uztailak 14

 

  • Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak lau deialdi onartu ditu, 28,75 milioi euroko zenbateko globalarekin.
  • Lehenengo aldiz eskaini zaie laguntza-linea hori enplegu-eskatzaileei

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak gaur goizean onartu ditu Etengabeko Prestakuntzarako Laguntzak lortzeko lau deialdi berri, 28,75 milioi euroko zenbateko globalarekin; horrek esan nahi du aurreko urteko partida berarekin alderatzen badugu, % 53ko igoera izan dela. Historikoki, Euskal Autonomia Erkidegoko langileentzat zen laguntza-linea hori enplegu-eskatzaileentzat ere izango da lehenengo aldiz, baina enplegu-eskatzaileen gutxienez % 20k eta gehienez % 40k eman ahal izango dute izena. Hobetuz Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izango da programa horiek kudeatzeko ardura izango duen erakundea.

"Etengabeko prestakuntza langileen langabeziaren aurkako aseguru aparta da. Eta Jaurlaritzak, lehenengo aldiz arlo horretan duen eskumena betez, politika aktiboen transferentzia lortu ondoren, aparteko ahalegina egin du inbertsioa esparru horretan nabarmen hedatu duelako", adierazi du Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. "Erronka hori bereziki garrantzitsua da 2011. urtean; izan ere, aurten, politika aktiboen aldaketaren ondorioz, langabeen gutxienez % 20 sartu behar dira etengabeko prestakuntzan", gogorarazi du.

Deialdiak lau ekintza-esparru handitan antolatu dira. Bestalde, deialdi horietan izena emateko epea datozen egunetan irekiko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratzen denean, eta irailaren bigarren hamabostaldian amaituko da.

"Jardun-ildo horien helburua langileei eta enpresetako ekintza estrategikoei eskaintza indartsua egitea da", Zabaletaren ustez. "Horregatik, haien prestakuntza-premien diagnostikoa bildu du, baita etengabeko hobekuntza hobetzera eta etengabeko prestakuntzari buruzko informazioa ematera bideratutako ekintzak ere. Nire ustez, eskaintza hau Euskadin izan den osatuena eta trinkoena da"

Lanbideren Administrazio Kontseiluaren presidentearen aburuz, Etengabeko Prestakuntzarako 2011n egin diren deialdiei esker "Euskadi erreferentea da eremu horretan eta aurrera egin du langabeziaren eta bazterkeriaren aurka borrokatzeko prestakuntzan inbertitu behar delako ideian".

Honako hauek dira Lanbideren Administrazio Kontseiluak onartu dituen lau laguntza-lineak:

1. Enpresetan prestakuntza-premiak atzemateko azterlanak eta analisiak egiteko laguntzak

Lehenengo deialdia Euskadiko enpresek edo enpresa taldeek prestakuntza-premiei buruz egiten dituzten azterlan eta analisietarako laguntzei buruzkoa da. Azterketa eta analisi horiek enpresek eta enpresa taldeek dituzten premiak atzemateko eta premia horiei erantzungo dieten prestakuntza-ekintzak bermeekin planifikatu ahal izateko egiten dira.

1,2 milioi euroko aurrekontu-partida onartu da.

2. Prestakuntza-ekintza estrategikoetarako laguntzak (enpresak)

Bigarren deialdian 35 langiletik gora dituzten Euskadiko enpresek edo 50 langiletik gorako Euskadiko enpresa taldeek beren langileentzako egiten dituzten Etengabeko Prestakuntzako ekintzak garatzeko laguntzak hartzen dira kontuan. Ekintza horiek, betiere, langileen gaitasunak eta trebakuntza hobetzeko dira, lehiakortasun handiagoa lortzearren.

Laguntza horiek etengabeko lanbide-prestakuntzari buruz Estatuan gaur egun dagoen ereduaren barruan aurreikusita dauden hobariak osatuko dituzte.

Horretarako, 5,2 milioi euroko baliabideak daude eskuragarri.

3. Langileentzako prestakuntza-laguntzak

Hirugarren deialdiak eskaintza-enplegurako prestakuntzarako laguntzak hartzen ditu eraginpean, Euskadiko enpresetako langileentzat da, eta, lehenengo aldiz, enplegu-eskatzaileentzat. Kolektibo horretarako gutxieneko kupoa egingo da: plazen % 20.

Prestakuntza-ekintza horiek EAEko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa sinatu duten prestakuntza-erakundeek, unibertsitateek, enpresa-erakundeek eta erakunde sindikalek sustatu dute, baita kooperatibek, lan-sozietateek eta langileen elkarteek ere.

Lehenengo aldiz egin zaie deialdi mota hori langabezian dauden pertsonei. Enplegu-eskatzaileei dagokienez, aurkeztutako prestakuntza-planean parte hartuko duen guztizkoaren % 20tik % 40ra bitarteko kopuruak hartu ahal izango du parte. Plan mota batzuetan Administrazio Publikoen zerbitzuan diharduten langileek ere eman ahal izango dute izena, aurkeztutako prestakuntza-planean parte hartuko duen guztizkoaren % 10ek gehienez, baita mendetasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalek ere.

Baliabide horien aurrekontua 20,55 milioi eurora iristen da.

4. Babestu eta laguntza emateko ekintzak egiteko laguntzak

Laugarren deialdi hau argitaratzen den lehenengo aldia da.

Deialdi horren babesean finantzatzen diren ekintzak langileen enplegurako lanbide-prestakuntza hobetzeko eta eraginkorra izateko bideratuko dira, baina ezin izango dira espezifikoki bideratu administrazio publikoaren eremura.

Linea hori enplegurako lanbide-prestakuntzarekin lotuta dauden EAEko enpresek, erakundeek edo elkarteek, administrazio publikoek izan ezik, eskatu ahal izango dute.

Deialdi horren aurrekontua 1,8 milioi eurora iristen da.

 

7 iruzkin
  • @komalingua
    2011.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    Lanbide incrementa en un 53% las ayudas para la formacion continua http://t.co/zsaQgiQ

  • @OrtzadarSL
    2011.eko uztailak 18
  • @OrtzadarSL
    2011.eko uztailak 18

    Comentario de Twitter:
    Lanbide incrementa en un 53% las ayudas para la formación continua http://fb.me/B8EkI9gy

  • @HOBETUZ
    2011.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Lanbidek, 2011ko prestakuntza laguntzarako 4 deialdi aprobatu ditu.
    Deialdi hauek Hobetuzek gestionatuko ditu. http://t.co/Pa5o0wf

  • @HOBETUZ
    2011.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Lanbide aprueba las 4 Convocatorias de Ayudas a la Formación del 2011.Estas Convocatorias serán gestionadas por Hobetuz. http://t.co/Pa5o0wf

  • @Elazagabaster
    2011.eko uztailak 15

    Comentario de Twitter:
    Lanbide incrementa en un 53% las ayudas para la formacion continua http://t.co/Fb6iK7B

  • @Cesar_Puertas
    2011.eko uztailak 14

    Comentario de Twitter:
    Lanbide incrementa en un 53% las ayudas para la formacion continua http://t.co/TydxCvZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)