Adierazle ekonomikoen asteko laburpenak, bideo formatuan, sektore pribatuaren jarduerari, hipotekei eta azalera handietako salmentei erreparatzen die

2021-05-28

Adierazle ekonomiko garrantzitsuenen asteko laburpenak, bideo formatuan, gaur egun euroguneko sektore pribatuaren jardueraren hazkundeari erreparatzen dio (PMI konposatua, azken 39 hilabeteetako baliorik handiena lortu zuena, 56,9 punturekin), baita Euskadin martxoan sinatutako hipotekei ere ( % 36,2 igo ziren). Hirugarrenik, joan den apirilean saltoki handietan eta elikadura-kateetan egindako salmentari heltzen dio (% 10,4ko hazkundearekin).

Asteroko laburpen hau Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, "Astekonomia" izenarekin, eta gutxi gorabehera minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak mota horretako edukiak zabaltzeko modu berri bat jarri du martxan, horien irismena zabaltzen saiatzeko; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan.

Bideo horiek Sail honek sare sozialetan dituen profiletan partekatzen dira (Instagram, Lindekin eta Twitter, batez ere), baita Irekian ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan