Aisialdiko eskolen dekretua aldatzea. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2021-06-01

Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren 9. artikuluko 1. paragrafoa aldatu nahi da, haur eta gazteen aisialdi-jardueretarako hezitzaileen trebakuntzari dagozkion etapa teorikoko prestakuntza-moduluetan 18 urte bete ez dituztenak ere hasi ahal izan daitezen.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, Lege-aurreproiektua jendaurrean jarri da, izapidetzen ari den arauan interesa duten agente sozialen partaidetza handiena bermatzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren Egoitza elektronikoan euskadi.eus, eta Irekian.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan