EUSPOT lehiaketako sari nagusia Idiazabalgo “Geroa ereiten” spotak irabazi du

2021-05-28
  • 2021eko edizioan parte-hartzea oso handia izan da; guztira 87 spot aurkeztu dira, iaz baino 36 lan gehiago.

  • ‘Nekazaritzatik bizi nahi dugu!’ izenpean, spotak animatu behar izan ditu gazteak eta batez ere emakumeak familia- nekazaritzatik bizi izatera.

  • Publikoaren sarirako 3.000 boto baino gehiago jaso dira hiru egunetan.

2021ean EUSPOT lehiaketaren gaia “Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” izan da eta spot baten bitartez herritarrak kontzientziatu nahi izan dira bertako familia nekazaritzak ingurumen eta gizartearen jasangarritasunari ematen dien guztia balioan jartzeko eta lehen sektorea indartzeko. HAZI izan da aurtengo lehiaketaren babesle nagusia.

Lehiketaren sari banaketa Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean ospatu da eta bertan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, izan da eta adierazi du lehiaketaren gaia, nekazaritza familiarra, nekazaritza sektorea aintzat hartzea, balioan jartzea eta etorkizuneko ogibide aukera bezala lehen sektorea aurkeztea, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordetzako xedea da, ain zuzen. "Benetan pozten gaitu horrelako ekimenak babestea non Euskadin ain errotuta dagoen nekazaritza sektorearen balioaniztasuna agerian agertzen den: produktu ekoizle moduan, landagunearen zaindari, bioaniztasunaren babesle. Azken finean elikadura balio katearen funtsezko oinarri" - gehitu du Orozek.

Ane Zuazubiskar kazetari eta bertsolariak gidatu du ekitaldia eta lehiaketan aurkeztutako 87 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 15 finalistak ikusi ahal izan dira pantalla handian.

Irabazleak

Guztira, Euspotek 2.800 euro banatu ditu saritan, sei kategoria ezberdinetan:

  • Spotik onena / 1.000 euro

“Geroa ereiten” spota https://www.youtube.com/watch?v=dkJR6K7FN_I

Egilea: Iñigo Zapirain Garmendia (Idiazabal).

Bittor Oroz, HAZI-ko lehendakaria eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak banatu du saria.

  • Publikoaren saria / 500 euro

“Nondik datorren jakin” spota https://www.youtube.com/watch?v=pMyCOE4Zjb0

Egileak: Amaia Renobales Euba eta Iban Garcia Azpiazu (Durango eta Azkoitia).

Unai Elkoro, Aretxabaletako alkateak banatu du saria.

  • Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena / 500 euro

 “Nik ez ditut sustraiak moztuko” spota https://www.youtube.com/watch?v=CLULoWJ_N7Q

Egileak: Sara Iriarte, Garaia Pagola, Danel Teran (Oñati). 

Zurine Maguregi, Mondragon Unibertsitateko ordezkariak banatu du saria.

  • Musika sinkronizazio onenaren saria / 300 euro

“Nondik datorren jakin” spota https://www.youtube.com/watch?v=pMyCOE4Zjb0

Egileak: Amaia Renobales Euba eta Iban Garcia Azpiazu (Durango eta Azkoitia).

Arantzazu Lagunilla, Artemaneko zuzendariak banatu du saria.

  • Gazteen saria (18 urtetik beherakoak) / 250 euro

Berdinketa egon denez, saria bi partaideren artean banatu da:

“Emakumeak eta baserria” spota https://www.youtube.com/watch?v=BXpFGE0lCJc

Egilea: Kemen Virto (Etxalar).

“Ez izan tuntuna, erosi Km0” spota https://www.youtube.com/watch?v=funoz0aLOfA

Egileak: Ugaitz Gruceta, Erlantz Negro eta Joanes Arana (Aretxabaleta).

Rober Gutierrez, Bai euskarari elkarteko zuzendariak banatu ditu sariak.

  • Arizmendiko ikasleen spotik onena / 250 euro

“Etorkizunera begira” spota https://www.youtube.com/watch?v=Im1gpx4qx-8

Egileak: Lur Bengoa Zubizarreta, Nagore Garnateo Ignacio eta Leire Calvo Mendia (Arrasate)

Alberto Garro, Arizmendiko komunikazio arduradunak banatu du saria.

Euskal Herri osotik jasotako 87 spot

2021eko edizioan Euspoten parte-hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 52 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 35 spot 18 urtetik beherakoek eginak.

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Hondarribia, Donostia, Durango, Gasteiz, Urruña, Irun, Bergara, Dima, Bilbo, Eibar, Arrasate, Aramaio, Leitza, Mungia, Etxalar, Mendexa, Azkoitia, Aretxabaleta, Zarautz, Soraluze, Orereta, Doneztebe, Hernani, Idiazabal, Garai, Legazpi, Oñati, Errezil, Sodupe, Barakaldo, Zarautz, Asteasu, Mendaro, Ataun, Etxebarria, Irura, Bermeo, Etxaguen, Leintz Gatzaga, Eskoriatza…

Spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-87-spotak-ikusgai/

Aurtengo gaia: “NEKAZARITZATIK BIZI NAHI DUGU!”

Aurtengo spotak gazteak animatu ditu familia-nekazaritzatik bizitzera. Helburua gazteak eta horien artean batez ere emakumeak landa eremura gerturatzea izan da. Nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza ustiatzeko modu jasangarri eta orekatu bat. Hauek dira familia nekazaritzaren gaur egungo erronkak:

  • Elikadura
  • Krisi klimatikoa
  • Lurraldearen antolaketa
  • Jasangarritasun ekonomikoa
  • Gizateriaren ongizatea.

Gazteek heldu behar diote ustiapen eredu jasangarri horri, beraien esku dago horren irautea, eta gizartearen esku ustiapen horietako elikagaiak kontsumitzea. Lurrak ematen diguna ustiatzetik bizi dira Euskal Herriko familia asko eta asko eta horiei zor diegu, lanpostu ugari sortzeaz gain, gure lurra eta paisaia zaintzea eta gure natura-ingurunea hobetzea. Bizitzeko beste modu bat. Tokiko produktuak, kalitatezko produktuak. Km 0. Jasangarria.

Publikoaren sarirako 3.000 boto 3 egunetan

Publikoaren boto gehien dituen spotak 500 euro jaso ditu. 3.000 boto baino gehiago jaso dira aurten, inoiz baino gehiago. Bestalde, nabarmentzekoa da aurten Instagramen egin den zozketa: 2 kamera Kodak Printomatic zozketatu dira eta 350 pertsona baino gehiagok parte hartu dute; irabazleak Leire Merino eta Urko Arakistain izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak