Tapia: "Euskadi herri erakargarria da industriari dagokionez, eta pandemian ere hala erakutsi da, inbertsioek ez baitute etenik izan"

2021-05-27
  • Industria Abagunearen Behatokian ordezkatuta dauden kolektiboen %80k diote Euskadin inbertitzen eta hazten jarraituko dutela
  • Sailburuak nabarmendu du Corrugados irekitzeko aukera ez dagoela galduta, enpresak berak adierazi duen bezala, eta erakunde guztien betebeharra dela aukerak aztertzea.

 Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaurkotasuneko hainbat alderdi aztertu ditu, gaur goizean Radio Euskadiri emandako elkarrizketan

Besteak beste, Euskadi industria-inbertsioetarako herrialde erakargarria dela azpimarratu du, izan ere pandemian ez dute etenik izan. Horren erakusgarri dira honako datu hauek:

- Industria Abagunearen Behatokian ordezkatuta dauden kolektiboen %80k diote Euskadin inbertitzen eta hazten jarraituko dutela.

- Gure parke teknologikoak beren ahalmenaren %90ean daude, eta dagoeneko handitu behar ditugu. Poligono berriak martxan jarri behar izan ditugu, Bergara edo Eskuzaitzeta adibidez.

- Daukagun egoera latz honetan, adibide positiboak daude. Sidenor, esate baterako, digitalizazioan inbertsioak egiten ari da; Bayern bezalako enpresak Euskadira etortzen ari dira erakargarria delako, eta, hala, Viralgen bere egin dute, Bizkaian ezarri da eta aktibitatea handitu du.

- Duela gutxi, data center bat ezarri da Arasurren.-

- Badaude hartzekodunen konkurtsora joan ziren enpresak inbertsiogileei esker berriz martxan jarri direnak, adibidez Tuesta.
- Otua taldeak inbertsio berriak iragarri ditu birziklapen industrialaren eremuan.

Maroto ministroarekin eta Garamendirekin bilerak:

Atzo Maroto ministroarekin izandako bileran, eta gero Garamendirekin izandakoan, Europako funtseei buruz hitz egin genuen. Egoera anbibalentea dago, alde batetik, Europak estatuen gain jarri du funts horien banaketa, baina, bestetik, funts horiek aktibatzeko orduan eskualdeek duten zeregina azpimarratu du.

Adierazi dugu zeregin aktiboagoa behar dugula PERTES delako horietan, eta ministroak aitortu zuen interesgarria dela autonomia erkidegoek presentzia handiagoa izango duten gobernantza izatea, errealitatetik gertuago gaudelako. Ea hori horrela den, eta ikusiko dugu nola egituratzen diren funts horiek.

Corrugadosen irekitzea:

Enpresak lantegia berriro ireki nahi duela frogatzen duen idatzizko dokumentazio nahikoa badago. Enpresa-proiektu bat da, pribatua, eta administrazioei kontsulta egin digute. Gure lana da egindako kontsultei erantzuten saiatzea. Eusko Jaurlaritzak idatziz erantzun zuen, enpresaren irekierarako ingumen-betekizunak azalduz. Jarrera argi dago. Ez da erakundeen arteko eztabaida, ezta alderdien arteko borroka ere, mahai gainean proiektu bat dagoela da kontua, enpresak berak atzo esan zuen bideragarria dela, eta erantzun egin behar diogu.

Administrazioek proiektuak sakon aztertu behar ditugu, eta zailtasunak saihestu eta konponbideak bilatu. Uste dugu administratiboki posible dela oraindik egungo kokalekuan irekitzea. Corrugados proiektua ez dago oraindik galduta.

 

2 iruzkin
  • 2021-05-27

    Kanpoaldeko jarduerak diseinatu dira, lanera joateko ibilgailua erabiltzera behartuz, eta, bestalde, hiriguneetatik hurbil dauden jarduera gogaikarrien Europako jurisprudentzia dago, gogaikarriaren eta ingurumenaren arteko dilema ibilgailua erabiltzera behartzea, arrisku pertsonalak eta ingurumenekoak areagotuz eta mantentze-lanei lotutako kostuen soldatak murriztuz, adibidez.

  • 2021-05-27

    Se han diseñado actividades en las afueras cuasi obligando a usar vehículo para ir a trabajar y por otro lado hay jurisprudencia europea de actividades molestas próximas a núcleos urbanos, el dilema entre lo molesto y el medioambiente obligar a usar vehículo aumentando los riesgos personales e incluso ambientales y minorando los salarios por costes asociados a mantenimiento por ejemplo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak