Berriak Kultura
Eu

Euskarak eta euskal kulturak bidea egin nahi dute munduan barrena

2011.eko abuztuak 09

Etxepare Euskal Institutuaren irakurle programak unibertsitateko ikasleei gure hizkuntza eta kultura ikasteko aukera ematen die 12 herrialdetan

Euskarak eta euskal kulturak mundu globalizatu honetan aurrera egin dezaten, ezinbestekoa da nazioarteko kultur eta ezagutza zirkuituetan barneratzea. Integrazio hori ahalik eta modu naturalenean egin behar da. Izan ere, informazioaren eta ezagutzaren gizartean gaude eta onartezina litzateke, euskararen eremu linguistikotik kanpo dauden unibertsitateko sistemetan euskararen eta euskal kulturaren sustapena balio erantsi urriko irakaskuntza ez akademiko eskasen esku uztea. Hori dela eta, Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturako irakurle programa ezinbestekotzat jotzen du.

Irakurle programa honen bitartez, munduko edozein txokotako unibertsitateko ikasleek gure hizkuntza ikasteaz gainera, gure ohiturak eta aberastasunak ezagutu ditzakete. Programa hau unibertsitate eta goi ikasketak egiteko zentro guztietara zuzendua dago, euskararen eremu linguistikotik at egonik, euskara eta euskal kulturako ikasketak abian jarri nahi dituztenean. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak laguntza multzo bat eskaintzen die zentro horiei, betiere Euskara eta Euskal Kultura sartzen badituzte beren ikasketa planetan; edo, ikasketak lehendik izanik, beroriek finkatzeko laguntza premian baldin badaude.

Uztailean, 100 irakurle baino gehiago bildu dira Miramar Jauregian (Donostia) esperientziak partekatzeko eta beharrezko prestakuntza jaso, eta euskarako eta euskal kulturako unibertsitate-irakasleak ez ezik, Euskadiko enbaxadore ere izateko.

Etxepare Euskal Institutua euskara eta euskal kulturako irakurle programa handitzeko lanean ari da, beste hiri eta herrialde batzuetara hedatzeko asmotan. Hala, bi katedra berri sortu dira, bata Chicagoko Unibertsitatean; Koldo Mitxelena Euskal Ikasketak katedra, eta bestea City University of New York delakoan, Bernardo Atxaga Euskara eta Literatura katedra. Mari Jose Olaziregi, Etxepare Euskal Institutuko euskara sustatzeko eta hedatzeko zuzendariaren arabera, katedra hauetara euskal ikasketetan irakasle aditu den norbait gonbidatu nahi dute, edo artistaren bat, bestela, lau hilabetez bere espezialitatea irakatsi dezan. Programa honen helburuetako bat kalitateko hezkuntza eta zabalkundea da.

5 iruzkin
  • @mirenepalacios
    2011.eko abuztuak 17

    Comentario de Twitter:
    El euskera y la cultura vasca avancen en este mundo globalizado....http://t.co/fSh6951

  • @DulzUrGeza
    2011.eko abuztuak 12

    Comentario de Twitter:
    El euskera y la cultura vasca se abren camino en el mundo http://t.co/3TL1vjn

  • @lanbideejgv
    2011.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El euskera y la cultura vasca se abren camino en el mundo. http://bit.ly/o9lYMl

  • @lanbideejgv
    2011.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskarak eta euskal kulturak bidea egin nahi dute munduan barrena . http://bit.ly/pqaoqc

  • @aratzcastro
    2011.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    El euskera y la cultura vasca se abren camino en el mundo http://t.co/rrH8R9K

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan