Berriak Hezkuntza
qrcode

19 taldek parte hartuko dute larunbat honetan Lanbide Heziketako ikasleek egindako ibilgailu elektrikoen 2021eko Euskelec lehiaketaren azken fasean

2021-05-26
  • Ibilgailu elektrikoek proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dituzte larunbatean, Bilboko Itsas Museoaren aurrean jarriko den zirkuitu batean
  • Ekimenaren helburua da ikasleen arteko talde-lana sustatzea, eta jarduera esperimentala eta sormenezkoa oinarritzea ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa

Gaur goizean aurkeztu da Bilboko Ensanche eraikinean, lanbide-heziketako zentroek ekoitzitako ibilgailu elektrikoen Euskelec lehiaketaren laugarren edizioa. Rikardo Lamadrid Intxaurraga Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendariak parte hartu du ekitaldian, eta harekin izan da Koldo Narbaiza Olaskoaga Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntzako zinegotzia. Aurkezpenean izan dira, halaber, Gaizka Lazarobaster TKNIKAko (LH, Hezkuntza Saila) Automozioko arduraduna eta Xavi Safont Aparicio Alterityko bazkide sortzaileetakoa.

Larunbat honetan, hilaren 29an, lehiaketaren azken fasea jokatuko da Bilboko itsas museoaren aurrean, 10:00etatik 18:00etara. «Ibilgailuen proba dinamikoak eta erresistentziakoak egingo dira, eta bertatik bertara ikusi ahal izango da zentroek ikasturtean egin duten lanaren emaitza», zehaztu du Rikardo Lamadridek.

Lehiaketaren deskribapena

Euskelec lehiaketan Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako. Potentzia-trena Alterityk garatu du Euskal Herrian. Alterity enpresa Barakaldon dago eta elektromugikortasunerako eta industria-makinetarako litiozko bateriak egiten ditu.

Lehiaketak bi fase ditu; batetik, fase teknikoa eta sormenezkoa (proiektuaren memoria, diseinua eta berrikuntza, besteak beste) eta, bestetik, fase dinamikoa. Azken horretan, ibilgailuen prestazioak, ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira, eslalom, azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez, besteak beste.

Lehen fasea AIC Centerren instalazioetan egin zen, Zornotzako Boroa enpresa-parkean, maiatzaren 6an. Proiektuaren aurkezpenak egin ziren, bai eta ibilgailuen aurretiko egiaztapenak ere.

Bigarren fasea datorren maiatzaren 29an egingo da, Bilboko itsas museoaren aurrean. Egun horretan, bada, taldeek beren prototipoak probatuko dituzte proba dinamikoetan.

Parte hartzen duten taldeak

Gero eta talde gehiagok parte hartzen dute; egun, 19 talde lehiatzen dira, eta aurtengoa Euskaditik kanpoko zentroak lehiatzen diren lehen edizioa da (Kantabriako lau eta Zaragozako bat). Hona hemen parte hartzen duten zentroen zerrenda:

 

Dortsala

Zentroa

1

San Viator zentroa

2

Bidebieta LHII

3

San Jorge LHII

4

Iurreta LHII

5

Elorrieta-Errekamari LHII

6

Aretxabaleta lanbide-eskola

7

Otxarkoaga prestakuntza-zentroa

8

Miralbueno BHI

9

Ortzadar ikastetxea

10

UGLE

11

Somorrostro prestakuntza-zentroa

12

Ikasauto

15

Emilio Campuzano LHII

16

Meka LHII

17

Egibide

18

Nuestra Señora de Los Remedios BHI

19

San Juan Bautista ikastetxea

20

1. LHko zentro integratua (1. taldea)

21

1. LHko zentro integratua (2. taldea)

 

Bigarren fasea datorren maiatzaren 29an egingo da. Hona hemen ordutegia eta ibilbidea:

 

Larunbata, maiatzak 29

7:00

Taldeak sartzea

7:00-8:30

Taldeei harrera egitea, eta akreditazioak eta boxaren giltzak ematea

7:30-9:30

Ibilgailuen azterketa teknikoa

9:45-10:45

Balaztatze-proba

11:00-12:00

Azelerazio-proba

12:15-13:15

Eslalom-proba

13:30-14:00

Sailkapena

14:00-15:00

Bazkaltzeko etenaldia

15:15-16:30

Erresistentzia-proba

16:45-17:45

Sari-ematea

17:45

Ekitaldiaren amaiera

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak