Berriak

Euskadi Goza ezazu promozioaren amaiera Buenos Airesko Paseo La Plazan

2011.eko uztailak 15

Aurten bigarren urte kontsekutiboan, Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen Ordezkaritzak Argentinako hiriburuko Paseo La Plaza antzerti gunean antolatu duen Euskadiren promozio turistikoa arrakastatsua izan da. Hogei mila pertsona inguruko publiko potentzialarekin, 2012an jarduera errepikatu egingo da.

Ekainaren 10etik uztailaren 10era, Euskadi Goza ezazu kanpaina, bere txokoak, eskeintza turistiko eta kulturala, antzerti gunean barna zabaldu da, estrategikoki kokaturiko banner, bideo, afixa, liburuxka eta irudi ezberdin esker. Kulturguneko VIP harrera gelan, bere originaltasun, berrikuntza eta sukaldaritzaren kalitateari esker, 25 Michelin izar bere baitan duen  euskal gastronomia gozoa ezagutzeko aukera izan zen. Bertan, Sagardi jatetxearen eskutik tipikoak diren pintxoak eta Goyenechea upategiko ardoak dastatu ahal izan ziren.

"Teatrora datozen argentino eta turistak Euskadiren  zapore ezberdinekin joatea lortu dugu: zapore, musika eta irudien bidez  begiradatxo bat eman ahal izan dute. Eta informazio liburuxkak daramazkite, Europara egin nahi duten  hurrengo oporretan Euskadi kontutan hartuz" zabaldu zuen Elvira Cortajarena, Eusko Jaurlaritzako Ordezkariak.

Izan ere, kanpainan zehar jasotako bisitarien kontsulta gehienak hotel eskaintza eta  Euskadirainoko hegaldi zuzenei buruz izan ziren.

Azken urte honetan, Eusko Jaurlaritzak Merkosurrentzako duen Ordezkaritzak, Paseo La Plazako hilabetea ezezik, promozio turistiko ekintza ezberdinak ere gauzatu ditu. Besteak beste, Argentina, Paraguai eta Uruguaiko hiri nagusietan bidai agentiziei zuzendutako eskaintza turistikoari buruzko aurkezpen hitzaldiak egin dira. Gainera, Air Europa eta Ola agentzia handizkariarekin batera Euskal Herrian zehar eginiko FAMTOUR bat gauzatu zen. Komunikabide eta bidai agentziatako hamar kideei zuzenduriko bidaia, Europa bisitatzeko eskaintza turistikoetan Euskadi kontutan har dezaten lortuz.

Paseo La Plaza antzerti gunea Buenos Aires hiriburuaren erdi-erdian dago. Hilean 20 mila bat lagun betetzen dituzten 5 areto ditu. Corrientes etorbidean, 1660 zenbakian dago, eta www.paseolaplaza.com.ar webgunean eskaintza kulturala kontsulta daiteke.

Iruzkin bat
  • 2011.eko abenduak 10

    esperamos que este tipo de actividades tambien se den en el PERU

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena