Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Marian Elorzak Atlantikoko makroeskualdearen alde egin du Europako Parlamentuko itsas gaietarako barne-taldean

2021-05-26
  • Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Arku Atlantikoko Batzordea ordezkatu du, Eusko Jaurlaritzak baitauka batzorde horren presidentetza
  • Bere hitzaldian, Atlantikorako makroeskualde bat sortzearen onurak azpimarratu ditu 

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak Europako Parlamentuko itsas gaietarako barne-taldeak (SEArica) egin duen bileran parte hartu du, Itsas Estrategia Atlantikoko 2.0 Ekintza Planak eskaintzen dituen lankidetza-aukera berriak aztertzeko. Itsas Eskualde Periferikoen Konferentziako (CRPM) Arku Atlantikoko Batzordeko presidente gisa hartu du parte. 

Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako arduradunak onuragarritzat jo ditu Ekintza Plan berriak eskaintzen dituen hobekuntzak, hala nola eskualdeetako solaskideek planaren ezarpenean aktiboki parte hartu ahal izatea, gaikako oinarrien koordinatzaile gisa. Adibide gisa, adierazi du Energiaren Euskal Erakundea (EEE) arduratzen dela, gaur egun, Atlantikoko eremuan itsas energia berriztagarriei buruzko zutabea koordinatzeaz. 

Era berean, Elorzak nabarmendu du beharrezkoa dela eskualdeek eskubide osoko parte-hartzea izatea estrategiaren gobernantzan, eta behin betiko jauzi kualitatibo bat egitea makroeskualde motako estrategia baterantz, itsasoko eta lurraldeko gaiak bateratzeko, 2.0 espezializazio adimenduneko estrategietan oinarrituta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)