Lanbidek 2 milioi euro bideratzea onartu du programa berritzaile batera, Lanbide maskulinizatuetan emakume langabeak kontratatzeko

2021-05-25
  •  Gainera, 25,7 milioiko partidak onartu ditu, ekintzaileei laguntzeko, laneratze-enpresetarako  eta lanbide-orientaziorako

Gaur, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2 milioi euroko laguntza-programa baten deialdia onartu du. Deialdiak xede du proiektuak sustatzea emakume langabeak lanbide maskulinizatuetan prestatzeko eta kontratatzeko. Gainera, batetik, 10,5 milioi euroko deialdia egin du laneratze-enpresak sortu eta mantentzeko; bestetik, 11,5 milioi euroko deialdia orientazio profesionaleko ekintzetarako; eta, azkenik, 3,7 milioi euro ekintzaileei laguntzeko.

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua buru izan duen bilera batean, Kontseiluak erabaki du diru-laguntzen lehen deialdiari 2 milioi euro ematea. Deialdiak xede du proiektuak sustatzea emakume langabeak lanbide maskulinizatuetan prestatzeko eta kontratatzeko, hala nola industrialean (non, lanpostu desberdinak betetzeaz gain, soldatak handiagoak izaten diren). Ekimen berritzailea da, eta lehendakariordeak hartutako konpromisoaren barruan kokatzen da, soldata-arrakala murrizteko, emakumeek erantzukizuneko eta hobeto ordaindutako lanak bete ahal izateko eta lan-eremuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko.

Gainera, 10, 5 milioi onartu dira laneratze-enpresak sortzeko eta mantentzeko. Gizarteratze-enpresak dira erakunde pribatuak, toki-erakundeak eta tokiko edo eskualdeko garapen-agentziak, eta gizarte-desabantailako edo bazterketako egoeran dauden kolektiboak lan-merkatuan sartzea dute helburu. Horretarako, ikaskuntza-prozesu egokia egiten dute, eta, prozesu horretan, gizarte- eta lan-trebetasunak, oinarrizko prestakuntza, lan-kualifikazioa eta merkatuko ezagutzak lortzen dituzte, enplegagarritasuna hobetzeko.

Aparte, Lanbideren Kontseiluak  beste partida bat (11,5 milioi) onartu du, zeina orientazio profesionalera bideratua dagoena. Zerbitzu integrala da, eta helburu du erabiltzaileei laguntza ematea: batetik, beraien enplegagarritasuna hobetzeko; bestetik, karrera profesionala sustatzeko; eta, azkenik, kontratazioa errazteko edo autoenplegura bideratzeko.  Horretarako, banakako diagnostikoa zein profila egiten da, zertarako eta gaitasunak, prestakuntza, esperientzia, interesak eta balizko lanbide-aukerak identifikatzeko, bai eta enplegu-ibilbide pertsonalizatua diseinatzeko ere.

Halaber, beste partida bat onartu da (3,7 milioi) ekintzaileei laguntzeko eta autoenplegua sustatzeko. Laguntza horrek ekintzailetza-prozesuaren fase guztietan zehar iraungo du, eta laguntza- eta tutoretza-jarduerak ere hartzen ditu barne.

Gaur Lanbideren Administrazio Kontseiluak  onartutako aginduek bat egiten dute apirilaren 21eko bileran berretsitakoekin. Horiek 73,9 milioi euroko balioa dute. Eta bideratuta daude, alde batetik,  bai gazteen bai laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasunera; eta, beste aldetik,  Jaurlaritzaren eta gizarte-eragileen artean hartutako konpromisoei erantzutera (pandemiaren eraginpean dauden langileak babesteko).

5 iruzkin
  • 2021-06-15

    Con el perfil profesional en el que se prefiere siempre a un hombre que a una mujer, las cifras si existen han de ser bochornosas, he pasado 2 años en paro y ahora estoy buscándome la vida como freelance.
    Cómo esta iniciativa pretende ayudar a mujeres en mi situación?
    Quién se va beneficiar directamente de ese dinero?
    Ojalá se demande un plan de igualdad exigente a cualquier empresa participante. Que tengan al menos un 50% de mujeres en Consejo de Dirección, y mandos intermedios.
    Si no hay empresas en esas condiciones, el dinero debiera ir a las mujeres que necesitan posicionarse… becas de formación, discriminación positiva!!!
    Hay que igualar el terreno de juego YA!!

  • 2021-05-28

    Para conseguir una igualdad real de derechos entre mujeres y hombres deberiamos comenzar por valorar, dignificar e igualar derechos laborales que se enmarcarian en el ambito de derechos fundamentales de las profesiones feminizadas.
    Mientras obviemos estas profesiones y no las contemplemos como dignas de derechos laborales iguales a los demas ambitos laborales , fracasaremos en nuestro esfuerzo de igualdad de oportunidades.
    Mila esker.

  • 2021-05-26

    Oso ondo dago sektore maskulinizatuetan lana estaltzearen aldeko apustua egiten hastea. Robotika aprobetxatzea alferrikako ahaleginak saihesteko eta arriskuak saihesteko, batez ere praktikan jarri beharreko prebentzio-prestakuntza handia ematea, helburua da ahalik eta gutxien adieraztea istripu-tasa, prebentzio-baliabide gehiago ematea lanpostuetan, prebentzioko teknikariak bisitak egitera joan beharrean, orduka kobratzera, baliteke enpresaburuek gastuak aurreztu nahi izatea, arrisku gehiago hartu ahal izatea, eta kontrolaezin bihurtu ahal izatea muturreko fenomenoak daudenean, faktore ekologikoari buruzko galderak egin behar dira, eta beste aldagai batzuk kontuan hartu behar dira. Arrisku handiagoa da enpresen arteko lankidetzarik ez dagoenean lehiaren legeak urratu gabe eta, horrela, merkatuak monopolizatzeko joera dagoenean.

  • 2021-05-26

    Muy bien que se empiece a apostar por cubrir el trabajo en sectores masculinizados. Aprovechar la robótica para evitar esfuerzos innecesarios ayuden a la incorporación y evitar riesgos, dar sobre todo mucha formación preventiva a poner en práctica, el objetivo es dejar a la mínima expresión la tasa de accidentabilidad, dotar más recursos preventivos en los puestos de trabajo en vez de ir el personal técnico de prevención a hacer visitas cobrando por horas puede haber empresariado quiera ahorrar gastos asumiendo más riesgos puedan volverse incontrolables cuando hubiera fenómenos extremos tiempos vivimos cambio climático nos acontece y otras variables factor desorden van teniendo cada vez más peso al aumentar la vulnerabilidad y la deuda incluido la ecológica preguntarse quién debe a a quién. Es mayor riesgo cuando no se dé cooperación interempresarial sin violar leyes de competencia y con ello tender a monopolizar mercados.

  • 2021-05-26

    Lanpostu guztien informazioa eta berri honi lotutako orientazioa edo prestakuntza eskuratu nahi nituzke.Mila esker.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak