Euskadik puntuaziorik altuena lortu du 2020ko Gizarte Zerbitzuen Garapen Indizean

2021-05-25
  • 7,95 puntu lortu ditu, eta, hala, Nafarroa gainditu du (7,90); bikain kalifikazioa izan duten bi erkidego bakarrak izan dira
  • Euskadik, biztanleko eta urteko, gizarte-zerbitzuetara Murtziaren inbertsioaren (299 € urtean) bikoitza baino gehiago bideratzen du (738 € urtean)

Vitoria-Gasteiz, 2021/05/25

Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko gizarte-zerbitzu gaituenak ditu, 2020ko Gizarte Zerbitzuen Garapen Indizetik ondorioztatzen den bezala; indizea Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak prestatu du. Euskadik 7,95 puntu lortu ditu, eta, Nafarroarekin batera, bikain kalifikazioa lortu duten erkidego bakarrak izan dira. Nafarroak 7,90 puntu lortu ditu.

Euskadik, gainera, hobetu egin du nota 0,75 puntuan, aurreko indizearen aldean, 2018koaren aldean. Sei erkidegok baino ez dute ebaluazioa hobetu txosten horretan: Valentziako Erkidegoak, Nafarroak, Euskadik, Extremadurak, Aragoik eta Andaluziak. Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkarteak atzo eman zituen argitara 2020ko Gizarte Zerbitzuen garapen-indizearen emaitzak; indize horrek markatzen du gizarte-zerbitzuak zer egoeratan iritsi diren Covid-19ak eragindako egoera honetara eta zelan dauden planteatzen diren erronkei aurre egiteko.

Txosten horrek, era berean, lurraldeen artean aldeak daudela uzten du agerian. Hala, berariaz adierazten du Euskadik, biztanleko eta urteko, gizarte-zerbitzuetara Murtziaren inbertsioaren (299 € urtean) bikoitza baino gehiago bideratzen duela (738 € urtean). Gainera, Euskadiko administrazio publikoek beren aurrekontuen % 13,7 gizarte-zerbitzuetara bideratzen dute, eta Madrilgo Erkidegoak, esaterako, % 7,79 baino ez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak