qrcode

URAk Armiñongo ibai-pasealekua berritzeko lehen fasea amaitu du

2021-05-25
  • Ibaiertzeko landaredi-zerrenda bat berreskuratu nahi da ibaiaren eta hiri-eremuaren artean, ibaiertzeko pasealekuko 300 metrotan: orain, horietako lehen 100 metroak egin dira
  • Gainerako tartea datorren urtean egingo da, ibai artifizial naturalizatu bat sortzeko lanekin batera, errota zaharrera ura bideratzeko presaren ondoa: Zadorrako arrain-fauna ibaian gora-behera igarotzea errazteko

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Armiñongo ibai-pasealekua berritzeko obren lehen fasea amaitu du, ibaiaren eta hiri-bilbearen artean naturalizatutako ibaiertzeko landaredi-zerrenda bat berreskuratzeko. Jarduketa 300 metro inguruko tartearen lehen 100 metroetan egin da. Pasealekua osatzen duen hormigoizko zolataren zati bat kendu eta tarte horretan ibaiertzeko espezie autoktonoak landatu dira.


Jarduketa hori Armiñongo Udalak eta URAk sinatutako Jabari publiko hidraulikoan ibilgu eta ertzetan batera esku hartzeko lankidetza-protokoloaren  babesean egin da, eta 27.000 € gehi BEZ izan ditu gauzatzeko. Gainerako zatia datorren urtean egingo da, ibai artifizial naturalizatu bat sortzeko lanekin batera, Arminongo errota zaharrera ura bideratzeko presaren ondoan: Zadorrako arrain-faunaren joan-etorria errazteko helburuarekin. Izan ere, ibai artifiziala sortzeak kalitate oneko lur-soberakinak sortuko ditu, eta ibaiertzeko gainerako 200 metroak naturalizatzeko eta landareztatzeko erabiliko dira.


Zadorra ibaiaren ezkerreko ertz eta ibaiertza, Armiñongo hirigunetik igarotzean, oso eraldatuta daude: ibaiertzean zehar harri-lubeta bat dagoelako eta ibaiertzak okupatzen duelako hirigintzaren garatzeak. Ondorioz, Zadorra ibaiaren zati horrek ez du ibaiertzeko landaredirik, ez eta ibai-ekosistemari ematen dizkion zerbitzu ugaririk ere, besteak beste: ibilguaren itzala, fauna-espezieentzako babeslekua, elikagai-iturria eta paisaia-balioa.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @v_en_c
    2021-05-25

    Comentario de Twitter:
    URA concluye la primera fase de la reforma del paseo fluvial de Armiñón
    https://t.co/WfD00HFC1O

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak