qrcode

eLankidetzak Covax mekanismoa babestuko du mundu-mailako txertaketa solidarioa lortzeko (Gobernu Bilera 2021-5-25)

2021-05-25
  • Ekarpen horri esker, COVID-19aren aurkako txertoen 1,3 milioi dosi emango zaizkie baliabide gutxiagoko 92 herrialderi
  • eLankidetzak patenteak aldi baterako etetearen aldeko adierazpena sustatu du

Eusko Jaurlaritzak, eLankidetza-Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziaren bidez, 500.000 euroko ekarpena egingo dio GAVI txertaketaren aldeko Munduko Aliantzari, zeinak COVAX mekanismoa kudeatzen baitu. Dirulaguntzak COVID-19aren aurkako txertoen 1,3 milioi dosi ematea lortuko du diru-sarrera ertain eta txikiak dituzten 92 herrialdeei. Dosi horien %5 testuinguru humanitarioetan zaurgarriak diren biztanleentzat izango da. Mekanismoari esker, urtearen amaietan herrialde pobretutako biztanleen %20k txertoa jarrita izatea espero da.

COVID-19aren izurriteak agerian utzi du mundu osoko elkarren mendekotasuna eta elkartasunaren beharra. Egoera horren aurrean, eta ekintza gehiago behar direla jakitun, Eusko Jaurlaritzak uste du funtsezkoa dela birusaren aurkako txertoa segurua eta eraginkorra izatea, eta munduko biztanle guztiei iristea, geldiarazteko bai gaixotasuna eta baita pobrezia eta desberdintasunak areagotzearen ondorioak ere.

GAVI Aliantza nazioarteko elkarte publiko-pribatua da, eta gaixotasun hilgarrienetako batzuen aurkako txertaketan laguntza eskaintzen du, hala nola ebola, kolera edo meningitisa. Halaber, GAVIk COVAX finantzazio tresna bideratzen du, sustatzen duena mundu osoan COVID-19aren aurkako txertoa eskuragarri egotea eta bidezkoa izatea.

Ekarpen horrez gain, eLankidetzak COVID-19 txertoen patenteak aldi baterako etetearen aldeko adierazpen bat sustatu du Amnistía Internacional, Oxfam Intermón eta Mugarik Gabeko Medikuak erakundeekin batera. Sinatzaileen ustez, “beharrezkoa da mundu mailan lankidetzan aritzea, txertoak behar beste garatzea eta fabrikatzea, eta garaiz eta modu inklusiboan banatzea, eragozten duten oztopoak ezabatzeko”.

2 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    2021-05-25

    Gutxienez nahita ez diren aukerak, aldatu beharreko patogenoa eta tratamenduekiko erresistenteagoa ez ematea, osasun globalak ez du negozio bat izan behar balioa prezioarekin nahastu behar ez denean.

  • Argazkia erabiltzaile
    2021-05-25

    No dar oportunidades que al menos no sean intencionadas, del patógeno a cambiar y hacerse más resistente a los tratamientos, la salud global no debe ser un negocio cuando no hay que confundir valor con precio.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko