Ekonomia eta Ogasun Sailak bideo batean jaso ditu asteko adierazle ekonomiko nabarmenenak
Adierazle ekonomiko nagusien asteko laburpena, minutu batean, ikus-entzunezko formatuan. Premisa horrekin, Ekonomia eta Ogasun Sailak horrelako edukiak zabaltzeko modu berri bat jarri du martxan, horien irismena handitzeko.
Bideo horiek Sail honek sare sozialetan dituen profiletan partekatzen dira (Instagram, Lindekin eta Twitter, batez ere), baita Irekian ere.
Formatu horren lehen atalak sail honetako Ekonomia Zuzendaritzak jasotako adierazle ekonomikoen alderdi azpimarragarrienak jasotzen ditu. Oraingoan, eta joan den asteko datuak kontuan hartuta (maiatzaren 17tik 21era), euskal esportazioek atzerrira egindako esportazioak, zerbitzuetako negozioen kopurua eta martxoan industriako negozioen zifrak izandako igoera nabarmendu dira.