Berriak Herrizaingoa
Eu

Euskadik terrorismoaren biktimak oroitu ditu Katalunian

2011.eko uztailak 19

Aresek azpimarratu du gobernuek ETAren desagertzeari zuzendutako politika antiterrorista burutu behar dutela

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak gaur behin eta berriro nabarmendu du, eraginkortasun handienaz lan egiten jarraituz eta Espainiako Gobernuarekin elkarlanean eta zuzenbide-estatuaren baliabide guztiak erabiliz,   Eusko Jaurlaritzak terrorismoarekin ahalik eta azkarren bukatzeko duen konpromisoa. Sailburuak eta euskal ordezkaritzako gainerako kideek Erbesteko Memoriaren Museoa (Mume) bisitatu dute gaur, Jonqueran, eta Bartzelonan egin duten egonaldia baliatu dute terrorismoaren biktima guztiei omenaldia egiteko, Hipercorreko atentatuaren oroimenez eraiki zen monolitoan.

Herrizaingo sailburuak Mumera egindako bisitaren amaieran baieztatu du gobernuek banda ahalik eta azkarren desagertzera bideratutako politika antiterrorista egiten jarraitu egin behar dutela.

Rodolfo Aresek honako hau adierazi du: “ biktimei omenaldirik onenena egiteko konpromisoaren alde lan egin behar dugu denok: terrorismoa desagertzea lortzea". Era berean gaineratu du “gaur egun bizi dugun itxaropen garai  hau, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak aplikatu duten politikaren ondorio dela, zuzenbide-estatuaren ekintzarena alegia.”

Sailburuak nabarmendu du ETAk 50 pertsona baino gehiago hil dituela Katalunian,  hala nola,  segurtasun indarretako kideak, politikariak, Ernest Lluch bezalako pertsona ospetsuak, zibilak, emakumeak eta umeak.

Bandak bere historiako atentaturik odoltsuena burutu zuen Bartzelonan, Hipercorrekoa hain zuzen ere. Atentatu hartan 21 lagun zendu eta beste asko zauritu egin ziren.Viceko kuartel-etxearen aurkako atentatu basatia ere ez zuen ahaztu nahi izan, non 10 pertsona, haietariko bost adingabeak, hil baitziren.

Terrorismoaren biktima guztiei egin zaien omenaldi honen aurretik, Sailburua Felip Puig Kataluniako Generalitateko barne kontseilariarekin bildu da. Bertan, egoera politikoa aztertu, eta beharrezkoa den guztietan Ertzaintza eta Esquadra Mossoen arteko koordinazioa, informazio trukaketa eta elkarlana sendotzen jarraitzea adostu dute.

Elkarlan politika hau bere fruituak ematen ari da aspalditik. Hala, beren arrakasta azpimarragarrienetariko bat Erlaitz Operazioa izan zen. Izan ere, Ertzaintzak Erandioko basetik koordinatua,  Mosso, Guardia Zibil eta Polizia Nazionalekin batera, Espainian ziharduen lapur-banda aktiboenetariko eta arriskutsuenetariko bat atxilotzea lortu ahal izan zuen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)