6 platanondo ebaki eta gatzarekin tratatu dira Jaizubian, Irunen

2021-05-21

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak tamaina handiko 6 Platanus hispanica  moztu eta gatzarekin tratatu ditu Irunen, Jaizubian,  zutoinaren ebakitzea altueran igotzeko eta inausteko tekniken bidez. Espezie inbaditzaileak kontrolatzea eta ezabatzea helburu duen jarduketa bat da. Itzaleko platanoak kontrolatzeko eta desagerrarazteko azkenaldian egiten den bezala, zuhaitzak moztu egin dira, eta, berriz piztea saihesteko, gatza aplikatu da aurrez urratutako enborraren gainean, eta enbor beraren zati batekin estali da. 

Platanus hispanica oso trebea da ibaien eta erreken ertzetan basatzen, Iberiar Penintsulan, oro har, eta iparraldean, beren beregi. Itzal-platanondo du ezizenez: bere izena grezierazko platys hitzetik dator (zabala, bere hosto zabalei erreferentzia eginez) eta hosto erorkorrekoa da; gorpuzkera esanguratsua har dezakeen enborra 30 metrotik gora altza daiteke, eta, bere adaburuak itzal handi bat proiektatzen duenez, zuhaitz apaingarri bezala erabilia izan da parkeetan edo errepideetako ezpondetan. Era berean, ibaien erriberak oso lur aproposak dira bertatik hedatu daitezen; basatzeko ingurune egokia izateagatik, nahiz hamarkadetan sarri espresuki landatu izan direlako. 

Platanondoa ibaiertzetan hazten denean eta altuera esanguratsuak hartzen dituenean, ibilgura erraz erori daitezke, eta ibilgua edo zubi bat buxatu dezakete ibaian behera, korronteak berarekin eramaten dituenean. Era berean, ez da erriberako espezie autoktonoa, ez du ibaiertzeko edo ibaiaren biodibertsitatea sustatzen, eta ez du balio erribera finkatzeko eta egonkortzeko (ibaiertzeko tokiko landarediak primeran betetzen duen funtzioa). Paisaia-balio tradizional gisatzat jotzen bada ere, landare aloktonoa da ibaiertzetan, eta arazoak sor ditzake bere motzondoa askatzen denean, ibilgura erortzen denean eta eroritakoan, ibaiertza desegituratzen duenean.

 Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak