Ceutako larrialdi egoeraren aurrean antolatu den harrera humanitarioan hartuko du parte Euskadik

2021-05-19
  • Espainiako Gobernuak proposamena egin die autonomia-erkidegoei, Share proposamenaren mekanismoan oinarrituta
  • Eusko Jaurlaritzaren iritziz, “gizarte-politiken erantzuna adabaki bat da egiturazko fenomeno baterako”

Vitoria-Gasteiz, 2021/05/19

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak, gaur, gainerako autonomia-erkidegoen, Euskadiko foru-aldundien eta Espainiako Gobernuaren aurrean adierazi du Euskadik Ceutara bakarrik iritsi diren adingabeei arreta emateko Gizarte Eskubideen Ministerioak proposatu duen banaketan parte hartuko duela, arrazoi humanitarioak direla medio.

Artolazabalek lideratutako taldeak Ione Belarra Gizarte Eskubideen ministroak deitutako lurralde-kontseiluan parte hartu du, eta arazo politikoak bide politikoen bidez konpondu behar direla aldarrikatu du, baina esan du erantzun bat eman behar zaiola Ceutan dagoen larrialdi-egoerari.

Jaurlaritzak azpimarratu du banaketa hori banaketa orekatuen irizpideekin bat etorri behar duela; izan ere, Euskadiko foru-aldundiek, adingabeei arreta emateko eskumena dutenek, “dagoeneko karga handia dute”. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren proposamena Share proposamenean oinarritu izanaren balioa nabarmendu du. Proposamen horrek, Euskadik eginikoak, mekanismo bat planteatzen du, erantzukizunaren banaketa, errealitaterik kalteberenetan, irizpide zenbakarrietan oinarrituta partekatzeko.

“Gizarte-politiken erantzuna adabaki bat da migrazioaren egiturazko fenomenorako”, esan du Lide Amilibia, Gizarte Politiketako sailburuordeak. “Autonomia-erkidego batek ere ez diogu banaka migrazio-fenomeno horri erantzungo, ezta Espainiako Gobernuak ere; fenomenoa ez da koiunturala, Europar Batasun osoarengan du eragina”.

Ildo horretatik, Euskadiko ordezkariek berriz ere azpimarratu dute egon daitezkeen egoerei erantzuteko modua planifikatu behar dela, eta, horretarako, erakundeen arteko koordinazioa behar dela.

Azkenik, Jaurlaritzak Euskadi migratzaileentzako –adingabeentzako ere bai–, bizi-proiektuarekin gure lurraldeetan jarraitu nahi dutenentzako helmuga izateak duen balioa nabarmendu du, eta hala egin behar dutela, “duintasunez eta gure sistemari ekarpena eginez”.

 

3 iruzkin
  • 2021-05-20

    Eta arma-industriako lagun faltsuak agertuko dira, liskar handiko herrialde batean miseriarekin saldu eta espekulatzeko, hala nola gatazkatik bizitzeak jaten emango balu zientzia gutxiren eta gutxiren esku dagoenean.

  • 2021-05-20

    Y aparecerán falsas amistades de la industria armamentística con tal de vender y especular con la miseria en un país de disputas como que vivir del conflicto diera de comer cuando la ciencia está a manos de pocos y pocas.

  • 2021-05-20

    Lo que habrá que plantear a nivel internacional es una estrategia de ayudas y modernización de diferentes países de Africa para que esos MENAS tengan futuro en sus propios países y no tengan que arriesgar sus vidas en ese viaje a Europa.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak