Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa

Turismo-Sektorearen bultzada, beste 3,3 milioi eurorekin (2011-07-12(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 12

Joan zen astean Jaurlaritzaren Kontseiluak milioi 1 euroko laguntza onartu zuen turismo-sektorearentzat, Euskadi eta bertako produktuak sustatzeko. Gaur, organo berak, 3.307.667 euroko zenbatekoa onartu du sektorearen turismo-lehiakortasuna bultzatzeko, izan ere, azken Monitur txostenak turismoaren sektorean erkidegorik lehiakorrena bezala baloratu baitu Euskadi.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, laguntzetan emandako kopuru horrekin, destinoen eta produktuen lankidetza eta kudeaketarako egiturak indartzera bideratutako ekintzak bultzatu nahi ditu, turismo-sektoreko agente publikoena nahiz pribatuena; destinoen lehiakortasuna hobetuko du; lehentasunezko sektoreekin bat datozen turismo-produktuak sortzea eta garatzea nahi du; eta 2010-2013ko Euskadiko Turismo Marketin Planean identifikatutako produktuak, esperientziak, playgroundak (Adibidez: Urdaibai edo Gorbeia) eta zirkuituak sustatzeko jardunak inplementatu nahi ditu.
Laguntza horiek jaso ahal izango dituzte udalek, udal-sozietate publikoek, koadrilek eta mankomunitateek, tokiko eta eskualdeko garapen-agentziek, landa-garapenerako elkarteek, turismo-partzuergoek eta berezko izaera juridikoa duten eta turismoa sustatzen duten bestelako eskualde-erakundeek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatuek, betiere horien helburuetako bat turismo-jardueraren garapena bada. Horiek guztiek Euskadin kokatuta egon beharko dute.
Laguntza horiek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, kopuru eta ehuneko desberdinetan, eskatutako kopuruaren % 50etik % 90era bitartean, adibidez zuzenean langileak kontratatzeko gastuak badira % 90era iritsi daitezke, gehieneko muga 38.500 € izanik, edo bestela, laguntza teknikoa kontratatzeko % 50ekoak izango dira, gehieneko muga 21.000 € izanik. Horrela, kudeaketa-ereduaren ezarpena hobetzeko programan (kalitatea eta ingurumena) ziurtagiria lortu nahi bada, horrek % 70eko diru-laguntza izango du (gehieneko kopurua 6.000 € izango da), berrikuntzak % 50eko diru-laguntza (gehieneko kopurua 3.000 € izango da), eta irisgarritasunaren hobekuntzak ehuneko bera izango du, baina gehieneko kopurua 12.000 € izango da. Bestalde, produktuen eta destinoen sustapenak eta marketinak, baita "Euskadiko Turismo Marketin Planeko" komunikazio eta salmentako taktikek, 100.000 €-ko kopurua lor dezakete.
Edonola ere, kopuru horiek ezarrita egonik, sailak laguntzen gehieneko muga batzuk ezarri ditu onuradun bakoitzarentzat. Ildo horretan, gehienez ere 280.000 euro jaso ahal izango dituzte "Eskualdeko turismo-lankidetzarako enteek" eta "Turismo Kudeaketarako Egiturek", baita hiru euskal hiriburuetako turismoa sustatzen duten enteek ere; eskualde-eremuko gainerako erakunde onuradunek 240.000 euro jaso ahal izango dituzte; eta toki-eremuko erakunde onuradunek 150.000 euro.
Laguntza horien helburu nagusia Euskadi ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-ikuspegitik turismo-destino iraunkor bihurtzea da, kalitatezkoa, lehentasunezko merkatuetarako eta pertsona guztientzako irisgarria eta erakargarria. Esperientzia anitzeko destinoa, gero eta handiagoa den eskariari egonaldi gogoangarriak eskaintzeko, bisitariak leialtzeko eta iraupen handiagoa duten bisitak sorrarazteko gai izango dena, bisitak lurralde osoan eta urte osoan zehar ondo banatuta, eta horrela, alde batetik, azken 23 hilabeteetan jarraian bidaiarien sarreran izandako hazkundearekin jarraituko da, eta bestetik, 2013. urterako 800.000 bidaiari atzerritar hartzeko helburua beteko da, urte horretan espero baita turismo-sektoreak 96.000 laguni baino gehiagori lana ematea, aurreikuspen horiek Euskal Turismoaren 2010-2013ko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean bilduta baitaude.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan