Artolazabalek azpimarratu du migrazioaren fenomenoa egiturazkoa dela eta, horregatik, beharrezkoa dela bilera sektorial bat deitzea autonomia-erkidego guztiekin

2021-05-19
  • “Gizarte-politiketatik, arazo bilakatzen dena jasotzen dugu”, esan du, eta neurriak hartzeko aldarrikapena egin du

Bilbo, 2021/05/19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur berretsi du premiazkoa dela Escrivá ministroak arloko bilera deitzea, migrazio-politikak aztertzeko. “Egoera zehatzak gorabehera –esaterako Ceutan sortzen ari dena–, migrazioa egiturazko fenomenoa da, eta analisi eta lan partekatua behar ditu”.

“Arazo politikoek irtenbide politikoak behar dituzte”, esan du Artolazabalek. Kazetariek Euskadiko Adinekoen Batzordea proiektua aurkezteko sailburuak Bilbon egin duen prentsaurrekoan egin dizkioten galderei erantzun die.

“Ione Belarra Gizarte Eskubideetako ministroak dei egin digu autonomia-erkidegooi gaur arratsadean bilera bat egiteko, Ceutan bizitzen ari den krisi humanitarioari heltzeko. Euskadi beti izan da solidarioa, eta oraingoan ere izango da”, esan du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako titularrak. “Gizarte-politiketatik, dagoeneko arazo bilakatzen dena jasotzen dugu; horregatik aldarrikatzen dugu arloko bilera egitea migrazio-politiken inguruan, izan ere, gure ustez, hausnartu egin behar da, komunikazio-kanal bat ezarri behar da eta erantzun azkarra, gizatiarra, proportzionatua, iraunkorra eta solidarioa eman behar da”.

“Posible da zenbait egoeratarako erantzun posible bat antolatzea”, esan du. Euskadin, atzo bertan, foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak lehen bilera izan zuten, bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak iritsiz gero beharrezkoak izango diren erantzun posibleetan aurrera egiteko. Erakundeen arteko bilera hori migratzaileen kolektiboari arreta emateko tartean diren erakundeek abian duten lankidetza-lanean kokatzen da.

Sailburuak, era berean, mahai gainean Eusko Jaurlaritzak 2015ean egin zuen Share proposamena jartzea azpimarratu du, zeinak urrats batzuk ezartzen baititu migratzaileen fluxuak ratio batzuen arabera banatzeko. “Oraingoz, ez dugu Espainiako Gobernuak edo beste autonomia-erkidego batek eginiko bestelako proposamenen berririk”.

2 iruzkin
  • 2021-05-19

    Aberastasunaren banaketa orekatuaren alde lan egitea administrazio guztietatik, kanpotarrak barne, norberaren eta herritarren betebeharrak kudeatuz, eta gehiago ez egitearekin ikastea animalia karraskari gisa portatu gabe, ahal duen guztia harrapatuz, beste administrazio bat zorrarekin espekulatzen ez dela, herritarren oporrak ordaintzeko kokapen geografiko pribilegiatuan dagoelako.

  • 2021-05-19

    Trabajar desde toda Administración incluido foráneas por un reparto equilibrado de la riqueza gestionando las obligaciones propias y de la ciudadanía y aprender con menos hacer más no comportarnos como animal roedor arrasar con todo lo que se pilla al paso al sálvese quien pueda como que a otra Administración no le toque especulando con la deuda se genere por encontrarse en una posición geográfica privilegiada para pagarse las vacaciones de su ciudadanía.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak