Elkarlan Sariak
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Escrivá ministroari premiazko arloko bilera egiteko eskatu dio, migrazio-politikak aztertzeko

2021-05-18
  • Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuaren eta autonomia-erkidegoen artean informazioa eta estrategiak partekatzeko espazioak aldarrikatzen ditu
  • Lide Amilibia sailburuordeak eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariak bilera egin dute hiru aldundiekin, zenbait egoeraren aurrean eman ditzaketen erantzunak prestatzeko

Vitoria-Gasteiz, 2021/05/18

Eusko Jaurlaritza Inklusioko, Gizarte Segurtasuneko eta Migrazioetako Ministerioari premiazko bilera egiteko eskatu dio, migrazio-politikak aztertzeko. Escrivá ministroari deitu dio Jaurlaritzak, milaka pertsonak Marokoren eta Ceutako Hiri Autonomoaren arteko muga zeharkatu ondoren.

“Ministerioak ezinbestean deitu behar du arloko bilera, migrazio-politikak aztertzeko”, esan du Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak. Xabier Legarretak, halaber,  honako hau salatu du: “ez dira ari autonomia-erkidegoei inolako informaziorik ematen edo alderatzen” legegintza-arloan egon daitezkeen aldaketen eta migrazio-politikekin zerikusia izan dezaketen beste alderdi batzuen inguruan.

Beatriz Artolazabalek zuzentzen duen Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko zuzendariak onartu duenez, “espazioak behar ditugu Gobernu zentralarekin eta beste autonomia-erkidego batzuekin informazioa, tresnak eta estrategiak partekatzeko; izan ere, migrazio-fenomenoa egiturazko fenomenoa da”. Legarretaren iritziz, “informazioa partekatzeak asko laguntzen du salbuespenezko egoerei erantzuteko tresnak eta egiturazko politikak diseinatzeko orduan”.

Bilera foru-aldundiekin

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asiloko zuzendariak bilera izango dute, gaur arratsaldean, hiru foru-aldundiekin, migratzaileen iritsierak ekar ditzakeen egoerei nola erantzun lantzeko.

Erakundeen arteko bilera migratzaileen kolektiboari arreta emateko tartean diren erakundeek abian duten lankidetza-lanean kokatzen da.

Gaurko bileran, zehazki, nagusiki Ceutan bizi den egoerak eragindako beharrei erantzuteko tresnak egituratzen hasiko dira.

“Gai izan behar dugu erantzun azkarra, gizatiarra, proportzionatua, iraunkorra eta solidarioa emateko”, esan du Legarretak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)