Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak, ikerketa biomedikoari zuzendutako CIC biomaGUNEren Irudi Molekularreko instalazio berria inauguratu du

2011.eko uztailak 13

Biomagunek, Euskadi “ekonomia berritzailea, lehiakorra, ekoefizientea eta irekia” izatea nahi duen Eco Euskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategiarekin bat egingo du

Patxi Lopez lehendakariak, CIC biomaGUNEren Irudi Molekularreko instalazio berria inauguratu du. Puntako teknologiaz hornitua, Europa mailako zentro aurreratua izango da, eremu preklinikoan irudi bidezko ikerketa biomedikori dagokionean. Lopezek, Eusko Jaurlaritzaren apustua azpimarratu du “Euskadiko ekonomiari biozientziek egin dioten ekarpen nabarmena” handitzeagatik, “mugarik gabeko ekonomia baten aurrean sortzen ari zaizkigun erroka berriei aurre egiteko beharrezkoak diren ezagutza-oinarri berriak garatzen” ari garelako.

Era berean, Lehendakariak Gasteizko Exekutiboaren apustua azpimarratu du: “krisian eta aurrezteko ahalegin handia egiten ari garen arren, ez dugu aurreztuko ezagutzan ezta inbertsioan ere”. Zientzia, Teknologia eta Innobaziorako Planak, hemendik 2013. urtearen bukaera arte 12.000 milioi euroko baterako baliabideak, publikoak nahiz pribatuak, lortzea du helburu, eta 2015erako, Lehendakariak esan duenez, “I+G+i ibertsioak BPG-aren % 3 izan daitezen nahi dugu, hala, Europar Batasunak finkatutako helburua betetzeko”.

Inaugurazio ekitaldian, Lehendakaria ez ezik, Bernabe Unda Industria, Berrikuntza eta Turismo sailburua, Juan Carlos Izagirre Donostiako alkatea, Jose Maria Mato CIC Biomagune eta CIC Bioguneko zuzendari orokorra eta Manuel Martin Lomas CIC Biomaguneko zuzendari zientifikoa ere izan dira.

Lehendakariak behin eta berriro azpimarratu du, “ezagutzaren eta hiritarren bizitza-kalitatea hobetzearen alde” egin beharreko exijentzia. Bide hauek CIC BIomagune honetan bat egiten dute eta bertatik “bi helburu horiek lortzeko aurrera jarraituko dugu”. “Geroa eraikitzen ari gara" gaineratu du ondoren.

Euskadiko Lehen Instalazioa Zientifiko-Tekniko Berezia

Instalazio zientifiko berriak lehen mailako hornikuntza zientifikoa dauka, Ciclotrona eta Erresonantzia Magnetiko bidezko Irudia (MRI) nabarmenduz. Berauek, irudi bidezko diagnostikoaren erreferentzia dira eta eremu aurreklinikoan irudi bidezko ikerketa biomedikoaren buruan daude. Bertan 12 milioi euro inbertitu dira eta Espainiako I + G+ I sistemaren instalazio, baliabide eta zerbitzuak aitortzen dituen Azpiegitura Zientifiko-Tekniko (ICTS) gisa katalogatua izan da.

Instalazio berriaren helburua CIC Biomaguneren ikerketa indartzea da, hala nola, nanomedikuntza eta irudi molekularreko eremuetan. Halaber, diziplina anitzeko ikerketa-lineak abiarazi nahi ditu, farmazia-industriarentzako botika berrien garapena, hainbat tratamenduren erantzunaren ebaluaketa eta beste hainbat gaixotasunek eragiten dituzten aldaketa fisiologikoak ikertzeko.

 

Donostiako instalazioen garrantzia, maila aurreklinikoan (morfologikoak eta funtzionalak), zentro bakarrean zenbait teknika taldekatzean datza eta berauek uztartuz ikerketak aztertzea ahalbidetu, eta azpiegitura berezi bihurtzen du.

 

Bere funtzioak, farmazia-industriarentzako nanoteknologian oinarritzen diren kontraste-agente eta botika berrien garapenean, hainbat tratamenduren erantzunen ebaluazioan eta hainbat gaixotasunek eragiten dituzten aldaketa fisiologikoetan zentratuko dira.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)