Eusko Jaurlaritzak milioi bat euro bideratuko ditu Euskadiko museo eta bildumak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2021-5-18)

2021-05-18

Gobernu Kontseiluak Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatutako museo eta bildumentzako diru-laguntzak onartu ditu gaur. 1.000.000 euroko partida izango da, honako jarduera hauek finantzatzeko:

  • Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea eta dokumentatzea.
  • Erakusketa iraunkorra berritzea eta aldi baterako erakusketak antolatzea.
  • Jarduera didaktikoak eta kultura-hedapenekoak diseinatzea eta eskaintzea, gaiaren eta jardun-eremuaren arabera.
  • Gaiari eta jardun-eremuari lotutako ezagutza sortzea.
  • Museoaren kudeaketan eta hedapen- eta komunikazio-planean berrikuntza hobetzea eta bultzatzea.
  • Bisitarientzako prebentzio-neurri higieniko-sanitarioak eta laneko arriskuen prebentzio-neurriak museoetako langileekin lotuta.

Diruz lagunduko diren jarduerak 2021 honetan hasi eta amaitu beharko dira.

Interesa duten pertsona fisiko eta juridikoek Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatuta egon beharko dute. Era berean, ezin izango dira deialdi honetara aurkeztu honako hauek: foru-titulartasuna duten museoak edo bildumak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gobernu-organoetan parte hartzen duen fundazioak, Euskadiko Administrazio Orokorraren partaidetza duten merkataritza-erakundeak, helburu bererako diru-laguntza izendunak jasotzen dituzten museoen eta bildumen erakunde titularrak, edo banku-fundazioen edo finantza-erakundeen partaidetza nagusia duten erakundeak.

2020an, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 44 diru-laguntza eman zizkien museo eta bildumei; besteak beste, honako erakunde hauek: Albaola Elkartea, Antzasti kultura-elkartea, Arte Sakratuaren Elizbarrutiko Museoa, Gipuzkoako Ozeanografika Fundazioa, Makina Erremintaren Museoa Fundazioa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta hainbat udal.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko