Gobernu Kontseiluak 100.000 euro bideratzea onartu du emakumeen ekintzailetza sustatzeko (Gobernu Bilera 2021-5-18)

2021-05-18
  • Emakumeen talentua enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan ere sartu nahi da 

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 100.000 euro bideratzea aurten emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta emakumeen talentua enpresetako zuzendaritza-organoetan sartzeko. Ekimen hori da Lan eta Enplegu Sailak aurtengo aurrekontuetan txertatu duen berrikuntzetako bat, lan-arloan gizonen eta emakumeen berdintasuna lortzeko.

 Diru-laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte egoitza soziala, jarduerak garatzea eta nagusiki Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzea duten erakundeek, baldin eta horien helburuen artean badago emakumeen ekintzailetza sustatzea eta talentu femeninoa sartzea enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-organoetan. 

Ekimen hau duela gutxi onartutako 2030 Enpleguaren Euskal Estrategiak ezarritako ildoen barruan kokatzen da, eta, gainera, kristalezko sabai hori apurtzeko eta emakumeek erantzukizunezko lanak eta hobeto ordaindutako lanak egin ahal izateko aurreikusitako ekintza ugariekin bat egiten du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko