Berriak Lehendakaritza
Eu

EcoEuskadi 2020k Euskadiko 2011ko lehenengo Jasangarritasun Barometroa aurkeztu du

2011.eko uztailak 12

EcoEuskadi 2020 lantzeko prozesuan, Eusko Jaurlaritzak ahalegin handia egin du herritarrek bizi-kalitate eta garapen jasangarri kontzeptuen inguruan duten diskurtsoa ezagutzeko. Ahalegin hori bi fasetan garatu da. Lehenengo faseak izaera kualitatiboa izan du eta lan-taldeen bidez garatu da, gizarteak zenbait gairen inguruan duen diskurtsoaren funtsezko elementuak jasotzea xedetzat hartuta, horien aurreko jarrerak determinatzen dituzten arrazoiak eta argudioak sakonduz. Bigarren fasea, berriz, ikerketa kuantitatibo ba izan da, eta horren emaitzak Euskadiko 2011ko Jasangarritasun Barometroan aurkezten dira.

Txosten berritzaile eta aurrendari hau gauzatzeko, 1200 elkarrizketa telefoniko egin dira euskal herritarrekin, 2011ko Maiatzean. Emaitzen artean, etorkizunerako funtsezko alderdien artean hauexek nabarmentzen dira: enplegua eta euskal enpresen lehiakortasuna merkatu globalizatauan; bestalde, sentsibilitate berezia antzematen da Euskadiko lehen sektorea bultzatzeari eta sostengatzeari dagokionez. Biztanleriaren zahartzea eta jaiotza-tasa txikiak garrantzia ertaina dute kezken eskalan. Belaunaldien arteko eta nazioarteko erantzunkidetasuna da azpimarratzen den beste alderdi bat; izan ere, herritar gehienak jakitun daude baliabideen oraingo kontsumoak zalantzan jartzen duela etorkizuneko belaunaldien ongizatea; halaber, garrantzitsutzat jotzen da herrialde pobreenei laguntzea.

 

Iturria: Lehendakaritza

 

Link: www.ecoeuskadi2020.net

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko