qrcode

Batan eta Zapardiel ibaien ur-goraldiei aurre egiteko behin betiko proiektua onartu berri da

2021-05-17
  • Proiektuaren xedea da ur-goraldiei eusteko 130.000 m³ edukierako putzu bat, eta 2.380 m-ko lurpeko eroanbide bat eraikitzea, Ali ibaira ur askoko emariak 1 m ³/s-raino bideratzeko
  • URAk obrak lizitatuko ditu Udalak lurrak bere esku utzi bezain laster
  • Helburua bikoitza da: Gasteizko Mendietan jaiotzen diren ibaien ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzea eta bi ibaien ur-goraldietako emarien ur garbiak Krispiñako araztegira ez iristea

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, behin betiko onartu du Batan eta Zapardiel ibaien goraldiei aurre egiteko proiektua. Aldez aurretik,  nahitaezko proiektuaren ingurumen-ebaluazioa izapidetu eta ondoren jendaurrean jarri da. Beraz, lanok egikaritzeko beharrezkoak diren lursailak URAren esku daudenean, obrak berehala lizitatuko dira.

130.000 m³ edukiera duen uholdearen emariei eusteko putzu bat eta 2.380 m-ko lurpeko eroanbide bat eraiki nahi dira, Batan ibaiaren emariak Ali ibaira 1 m ³/s-raino bideratzeko. Uholdeei  aurre egiteko Gazteizek  duen defentsa-jarduera garrantzitsua da, eta 6,3 milioi euroko kostua du  (BEZa barne).

Jarduera horren helburua bikoitza da. Alde batetik, Gasteizko hiri-bilbearen hegoaldean segurtasuna areagotu nahi da, Gasteizko Mendietan jaiotzen diren bi ibaien ur-goraldien aurrean. Hiriaren hegoaldeko uholdeen uholde-orbanaren hedadura nabarmen arintzea da helburua. Horretarako, aipatutako 130.000 m ² -ko emariei eusteko putzua sortuko da antzinako legar-uztiatze eremu batean.

Bestalde, jarduketa aprobetxatu nahi da emari garbiak Gasteizko saneamendu-sarean sartu ez daitezen eta Krispiñako HUAren arazketa-errendimenduan eraginik izan ez dezaten; hau da, HUAren arazketa-errendimendua hobetzeko saneamendu-sarean sartzen den emaria murriztu nahi da. Gasteizko hirigunean sartu ondoren, hiria hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen kolektorearean sartzen dira ibaiak. Kolektore hori saneamendu-sarearen parte da, eta ondoren HUAn tratatzen da. Beraz, arazo bat sortzen da tratatu beharreko ur-bolumenak handitzen direlako, eta uraldietako emari-puntek araztegiaren funtzionamendu normala baldintzatzen dutelako. 

Beraz, urtean zehar Batan eta Zapardiel ibaietatik igarotzen den uraren ahalik eta bolumen handiena Ali ibaira bideratzeko diseinatu da obra. Horretarako, lurpeko eroanbide hori eraikiko da: 2.380,70 m-koa, eta 1,00 m3/s-rainoko edukiera izango duen. Nolanahi ere, uraren desbideratze horrek bi ibaien emari ekologikoa errespetatuko dute ur gutxiko aldietan, urteko sasoi guztietan.

3 iruzkin
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena saila
    2021-05-24

    Gracias por su consulta.

    Las aguas procedentes del lixiviado subterráneo del vertedero no vierten directamente a ningún cauce, estas se incorporan a un colector que dirige las aguas hasta la EDAR de Crispijana.

    Un saludo.

  • Argazkia PelloU
    2021-05-18

    Una cuestión que me planteo: en la balsa van a converger aguas procedentes del Batán y Zapardiel. Las del primero serían aguas limpias, pero las del segundo provienen de aguas contaminadas por el basurero de Gardélegi, de muy distinta naturaleza química y biótica. No han tenido en cuenta esta cuestión???
    Pello Urrutia.

  • Argazkia SN Robot
    @v_en_c
    2021-05-17

    Comentario de Twitter:
    Aprobado el proyecto de defensa ante las crecidas de los ríos Batán y Zapardiel
    https://t.co/GGqc9RWKPv

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak