Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Boluntariotza.eus webgune berriak Euskadiko boluntariotzako baliabideen katalogoa eskura izatea erraztuko du

2021-05-16

Vitoria-Gasteiz, 2021/05/16

Batekin, Bolunta eta Gizalde boluntario-agentziekin elkarlanean, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak www.boluntariotza.eus webgunea garatu du, herritarrek eskurago izan ditzaten Euskadin egiten diren boluntariotzako programak.

Tresna telematiko berriaren bidez edonork lortu ahal izango du, erraz eta intuizioz, sektoreko erakundeei buruzko informazioa. Horrela, erakunde jakin bati buruzko fitxan klikatuz, besteak beste, erakundearen kokapena, gauzatzen dituen programen deskribapena, lan-esparrua, harremanetarako datuak eta ordutegiak ikusi ahal izango dira.  

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiaren esanetan, “boluntariotza-sareko baliabide guztiak boluntarioak diren edo izan nahi duten pertsonen zerbitzura daude”.

Boluntariotzaren webgune berriaren bidez erakundeen bilaketa geolokalizatuak egin ahal izango dira, eta erakundeak jarduera-esparruaren arabera ere hautatu ahal izango dira.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen egoerari buruz 2019ko Barometroan agerian jarritako azken zifren arabera, 38.525 profesional eta 158.599 boluntarioa biltzen dituzten 3.938 erakunde daude.

Erakunde guztien % 57k Bizkaian dute egoitza nagusia (2.246), % 28,7 Gipuzkoan daude (1.130) eta % 14,3 Araban (562). Azken barometroaren arabera, erakundeen % 87,9tan boluntarioak dira erakundea osatzen duten pertsonen erdia edo gehiago. Berez, erakundeen % 42,8 boluntarioek bakarrik osatzen dituzte.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-05-16

    Erreserba egokiarekin, populazio ahulagoei zerbitzatzea, adibidez, errealitate berri bati begiak irekitzea, baliabide ukigarri edo ukiezin partekatu gehiago lortzeko, ahal bada, materialismorik gabe, ez da pertsona aberatsagoa gehien duena, gutxien behar duena baizik.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-05-16

    con la reserva adecuada servir a poblaciones más vulnerables abrir por ejemplo los ojos a una nueva realidad existente para obtener más recursos tangibles o intangibles compartidos si cabe, sin materialismos, no es persona más rica quien más tiene sino quien menos necesita.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)