EAEko Aseguru eta Berraseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroa arautzeko Dekretu-Proiektua. Ondorioak

2021-05-14

Planteatutako ekimenaren helburua da EAEko Aseguru eta Berraseguru Banatzaileen Administrazio Erregistroan inskribatutako aseguru- eta berraseguru-banatzaileen jarduera arautzea, araudi autonomikoa Estatuko oinarrizko araudira egokituz. Araudi hori, aldi berean, Europako araudiaren transposizioa da, beren egoitza sozialaren eta jarduera-eremuaren arabera administrazio-erregistroan inskribatuta egon behar duten pertsona fisiko edo juridikoei dagokienez Estatuaren arau horrek aurreikusitakoa betez. Eta hori guztia, erregistro horren antolamenduan eta funtzionamenduan argitasun juridikoa eta administrazioaren aurreikusgarritasuna sartzeko helburuarekin.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan