Berriak Segurtasuna

Euskal Espeleologoen Elkargoa-Unión de Espeleólogos Vascos elkarteari 15.000 euroko laguntza ematea onartu da

2021-05-17
  • Elkartea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemara atxikitako boluntario-erakundeetako bat da
  • Dirulaguntza, besteak beste, Euskadiko barrunbeen katalogoa osatzeari eta mantentzeari lotuta dago

Eusko Jaurlaritzak onartu du 15.000 euroko dirulaguntza ematea Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako partaide den Euskal Espeleologoen Elkargoa-Unión de Espeleólogos Vascos elkarteari, Euskadiko boluntario-elkarteetako bat izanik. Dirulaguntzak hainbat konpromiso hartzea eskatzen dio elkarteari, besteak beste, espeleologiari buruzko lanak argitaratzea, jardunaldi teknikoak antolatzea eta Euskadiko barrunbeen katalogoa osatzea eta mantentzea.

Ekitaldi honetarako jarduera-proiektu bat eta aurrekontu bat aurkezteaz gainera, elkarteak jasotako dirulaguntzaren aplikazio praktikoa zehaztuko duen txosten bat aurkeztu beharko du 2022ko lehenengo hiruhilekoan.

Euskal Espeleologoen Elkargoa-Unión de Espeleólogos Vascos elkartea administrazio publikoekin lankidetzan jarduten duen erakunde bat da. Berez, bere estatutuen arabera bere helburuen artean ezbeharrek eta hondamen publikoek eragindako ekintzetan esku hartzea dago.

Elkarteak eskarmentu handia du larrialdi-egoeretan herritarrei laguntzeko eta babes zibilaren arloko lanetan, eta Eusko Jaurlaritzarentzat balio handiko lankidetza-erakunde eraginkorra da, beraz.

Segurtasun Sailera atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko