Berriak Segurtasuna

Euskal DYA Federazioari 137.000 euroko dirulaguntza ematea onartu da

2021-05-13
  • Federazio hau Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemara atxikitako boluntario-erakundeetako bat da
  • Euskal DYAk jarduera humanitario eta sozial askotan laguntzen die administrazio publikoei

Eusko Jaurlaritzak onartu du 137.000 euroko dirulaguntza ematea Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako partaide den Euskal DYA Fundazioari, Euskadiko boluntario-erakundeetako bat izanik. Bere estatutuen arabera, bere helburuak dira gizarte-ongizateko eta laguntza-zerbitzuetako ekintzak sustatzea eta horietan laguntzea; ezbeharrek, hondamen publikoek, gatazkek, gaixotasunek eta izurriteek eragindako kalteei aurrea hartzea eta erantzutea; eta osasunaren arloko esku-hartze programetan laguntzea.

Dirulaguntza, besteak beste, honako jarduera hauei lotuta dago: babes zibilaren eta larrialdien arloko topaketak, jardunaldiak eta lantaldeak antolatzea; prestakuntza ikastaroetan eta jardueretan parte hartzea; eta Federazioko kide diren elkarteei zuzendutako metodoak, erremintak eta programak garatzea.  

Euskal DYAk eskarmentu handia du Euskadin larrialdi-egoeretan herritarrei laguntzeko eta babes zibilaren arloko lanetan, eta Eusko Jaurlaritzarentzat balio handiko lankidetza-erakunde eraginkorra da, beraz. Ekitaldi honetarako jarduera-proiektu bat eta horren aurrekontua aurkeztu ditu.   

Segurtasun Sailera atxikitako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza arduratuko da dirulaguntza kudeatzeaz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko