Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizaingo Sailaren araudi berriarekin, EAEn baimendutako apustu-enpresak Interneten aritu ahalko dira

2011.eko uztailak 13

Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak erabiltzaileen benetako kontrola bermatu eta adingabeak babestu nahi ditu

Euskadin dagoeneko baimena duten hiru enpresa esleipendunak Interneten aritu ahalko dira Herrizaingo Sailaren araudi berri bati esker. Interneten baimendutako orrialdeetan apustuak egiten dituzten erabiltzaileei konfiantza eta segurtasun maila handia emateko sortu dute.

Herrizaingo sailburuak uztailaren 7an emandako eta gaur (2011/07/13) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian kaleratutako agindu batek Euskal Autonomia Erkidegoan baimendutako apustu-enpresek apustuak sistema telematikoen bidez ustiatzeko sistemak homologatzeko jarraibideak ezartzen ditu. Araudi honekin burutu egiten da Apustuen Erregulamendua, 2005ekoa. Aginduak arautu egiten du apustu-erabiltzaileentzako eskaintza Internet bidez, eta gaur egun ostalaritza-establezimenduetan eta apustu-lokaletan dauden makinen bidezkoa osatzen du.

Interneten apustu-sistemak homologatzeko eskatzen diren betekizunek jokoaren eta horren prozeduren fidagarritasun, segurtasun eta gardentasunerako bermeak zehazten dituzte, eta bitarteko tekniko, programa, sistema eta instalazio guztietan dute eragina. Halaber, domeinuaren formatua eta edukia, eta sistema telematikoen bidez apustuak ustiatzeko sistema berezi eta beharrezko guztiak zehazten dituzte.

Herrizaingo Saileko Hauteskunde Administrazio, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak horretan parte hartzen duten pertsonen nortasuna bermatu nahi du parte-hartzaileen eskubideak eta adingabeak eta pertsona ahulenak babestea zaintzeko, jasotzen diren datu pertsonalen segurtasuna eta konfidentzialtasuna babesteko, eta jokatzen duen pertsonarekin izaten diren komunikazioen osotasuna bermatzeko mekanismoak izateko.

Euskadin ari diren hiru apustu-enpresek prozesu bat ezarri beharko dute apustua formalizatutakoan apustu-txartelek izan beharreko gutxieneko informazioa duen berrespen elektronikoa jaso ahal izateko, eta sariak ordaintzea edota jokatutako diru-kopurua itzultzea bermatzeko, apustuak baliogabetuz gero.

Internet bidezko apustuak ustiatzeko zerbitzariek EAEn egon beharko dute, eta Apustuen Unitate Zentralera konektatuta. Enpresa esleipendunek bete beharreko beste betekizun bat: joko-sistemak linean Administrazio Publikoekin konektatzeko aukera emango du, erabiltzaileek jokatu ahal izateko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko.

Apustu-enpresaren merkataritzako marka identifikatzen duen domeinu-izen baten bidez ikus daitekeen webgune bat izan beharko dute apustu-enpresek; ".es" domeinu bat izan beharko du, gainera. Web-orrialdeak ezingo du beste batzuetara eraman, domeinu nagusiaren edo identifikatzen duen merkataritza-markaren azpidomeinuetara izan ezik.

Web-orrialdea gutxienez bi hizkuntza ofizialak erabiliz aurkeztuko da. Orri nagusian, ikusteko moduan, adingabeei apustuak egiteko debekua jakinarazteko informazio-etiketa agertuko da, eta jokoak mendetasuna eragin dezakeela ohartaraztekoa. Orri nagusian, edo esteka bidez zuzenean irekitzeko moduko orrialde batean, honako informazio hau ere eman beharko du: enpresaren izena, sozietatearen helbidea eta baimendutako apustu-lokalen zerrenda. Horrez gain, apustuak antolatu, ustiatu eta kudeatzeko administrazio-baimenaren jaulkipen-data ere izan beharko du ikusgai.

Jokoarekin lotutako arazoei aurre egiten laguntzeko elkarte espezializatuen informazioa sartzea ere aurreikusi dute. Mendetasun horren kontrako borrokan espezializatuak diren web-orrialdeen estekak eskainiko dituzte horretarako. Web-orrialdeak ezingo du izan jokatzen duten pertsonei finantza-zerbitzuak eskaintzen dizkieten erakundeen iragarkirik.

Jokalari-kontua irekitzeko, erabiltzaileak adinduna dela eta egoitza EAEn duela agertzeko erantzukizun-deklarazioa egin beharko du, eta adostasuna adierazi beharko du bere datu pertsonalak, jokalari-kontuarenak eta egindako apustuenak gordetzeko. Enpresak, berriz, erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa jakinarazi beharko dizkio, horrek emandako helbide elektroniko batera bidalita.

Produktu erabat berria izan arren, apustu-enpresen jarduna etengabe hazi da 2008ko abuztuan martxan jarri zenetik, enpresek jendearen eskariei erantzuteko egindako ahaleginari erantzunez, antza.

EAEn 39 apustu-lokal eta 20 joko-areto daude baimendutako apustu-lokal gisa egokituta. Ostalaritza-establezimenduetan, berriz, 1.490 apustu-terminal daude.

2010ean, baimendutako hiru enpresek 13 milioi apustutik gora kudeatu zituzten, 102 milioi euro bildu zituzten eta 87 milioi euro inguru banandu zituzten sari moduan. 2011ko lehen hiruhilekoan, apustu-kopurua, guztira, 5 milioitik gertu kokatu ze

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Sonia Fernández López