Berriak Hezkuntza

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuari elkarrizketa ETBko “Egun on, Euskadi” saioan

2021-05-13

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ETBko “Egun on, Euskadi” saioan izan da gaur goizez, elkarrizketa tartean. Solasaldian hezkuntza arloari, berak zuzentzen duen Sailari zein gaurkotasunari loturiko hainbat gai izan ditu hizpide Bildarratzek, hala nola, ikasturtearen bilakaera eta pandemiaren eragina, datorren ikasturtearen planifikaziorako aurreikuspena, irakasleen txertaketa, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa, unibertsitateko tasa Publikoak izoztea eta unibertsitate-bekak, eskola-jazarpena edo Gasteizko Aldaialde ikastetxearen eraikina egin ahal izateko azken berriak, beste zenbait gairen artean.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak