Euskadiko espetxe ereduak lehenengo urratsa eman du, eta kartzelako bizitzan parte hartzen duten gizarte eragileei entzuteko prozesuarekin hasi da

2021-05-15
  • Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak jardunaldi tekniko bat inauguratu du, eta Hirugarren Sektoreko hogei bat elkarte izan dira bertan
  • Artolazabalek behin berriro ere nabarmendu duenez, eredua “bihozberagoa izango da, eta lagundu egingo dio laguntza nahi duenari”
  • Eusko Jaurlaritzako espetxeetako aholkulari gisa egin duen lehenengo esku-hartze publikoan, Jaime Tapiak Euskadiko espetxeen etorkizuneko kudeaketaren lerro nagusiak azaldu ditu

 Vitoria-Gasteiz, 2021/04/15

Euskadiko espetxeetako eguneroko jardunean parte hartzen duten Hirugarren Sektoreko hogei bat elkarte izan dira gaur goizean Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako jardunaldi teknikoan. Beatriz Artolazabalen sailak balorazioak eta iritziak entzuteko hasi duen prozesuko lehenengo topaketa izan da gaurkoa. Prozesuan Martuteneko, Zaballako eta Basauriko  espetxeetan bizi diren ia mila presoekin egunero lan egiten duten eragileek parte hartuko dute.

“Gaur Euskadiko espetxe-ereduaren etorkizuneko zumeak jartzen hasiko gara, eta iritziak entzuteko abian jarritako prozesu honen bidez, hain zuzen ere, gure kartzeletako espetxe-sistemaren premiak, hobetu beharreko arloak, indarguneak eta ahulguneak aztertu nahi ditugu”, adierazi du Artolazabal sailburuak.

Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egin den Euskadiko Espetxe Eredua jardunaldi teknikoa bi zatitan bereizi da. Alde batetik, lehenengo zatia jendearentzat irekita egin da eta streaming bidez zuzenean eman da, eta bertan ponentzia bat eta bi komunikazio azaldu dituzte. Bigarren zatia ateak itxita egin da, eta elkarteen iritziak eta balorazioak jakin dira banakako esku-hartze laburren bitartez.   

Berriztu, Gizakia, IRSE, Goiztiri Elkartea eta ADAP dira topaketan parte hartu duten elkarteetako batzuk. Elkarte horiek presoekin kartzeletan lan egiten dute, edo arrazoi medikoak edo legalak direla-eta irten behar izaten dutenean laguntzen diete edo biktimekin edo zigortuekin lan egiten dute Justizia Errestauratiboaren arloan.

Gainera, elkarte horietako batzuek esperientzia luzea dute gazte justiziaren eta eragindako kaltea errestauratzearen arloan. Horrela bada, sailburuak azpimarratu duen bezala, gazteekin egindako lana helduen justizia-ereduaren ispilu da.

“Gure kudeaketa pertsonetan oinarrituko da. Euskadiko Gazte Justiziaren Sisteman Hirugarren Sektore Sozialeko eragile ugari daude inplikatuta, eta horixe da oinarritzat hartu behar dugun eredua. Gazteen delinkuentziak pixkanaka behera egin du azken urteotan; heziketa eta birsozializazioa dira prebentziorako eta berriz erortzea saihesteko dauzkagun tresnarik onenak”, adierazi du Beatriz Artolazabalek.

Bestalde, sailburuak gogorarazi du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kartzeletako bizitzan parte hartzen duten eragile guztiekin egingo dituela bilerak, bai sindikatuekin, bai beste sail eta erakunde batzuekin, bai biktima-elkarteekin, kolektibo horien proposamenak aztertzeko eta, hala badagokio, euskal ereduari gehitzeko.

Tapiaren ponentzia eta bi komunikazio

Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako espetxeetako aholkulariak Euskadiko ereduaren lehentasunezko lerroak ponentziarekin parte hartu du jardunaldian. Sailburuaren aholkulari zuzena izendatu zutenetik epaileak egin duen lehenengo agerraldi publikoa izan da.  

Tapiak azaletik aztertu du Beatriz Artolazabalek joan den asteartean Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen eta, handik ordu batzuetara, sailburuak berak egindako agerraldi-eskaera batekin batera, Eusko Legebiltzarraren eskuetan jarri zuen Euskadin espetxe-eredua ezartzeko oinarriak dokumentua.

“Eskumena, jakinaren gainean, Gizarte Politiketako Sailari izendatu izanak argi uzten du norantz goazen”, esanez hasi da Tapia. Eta honela jarraitu: “Ñabartu behar dugu ez dugula espetxe-eredu bat estricto sensu izan nahi, baizik eta zigorrak eta askatasun gabetzeko segurtasun-neurriak eta beste era batekoak integratuko dituen zigor-exekuzioko eredu bat ezarri nahi dugula”.

Magistratuak ponentzian adierazi du asmoa dela “erdi-askatasuneko erregimenak, hirugarren gradu ezberdinak eta baldintzapeko askatasuna indartzea”. Horixe da dokumentuan jasotako helburuetako bat, eta, gainera, honako azalpena ematen da: “ikuspegi zientifikotik finkatutako ideia da, eta horixe da gure abiapuntua, erregimen horietatik arrakasta handiagoa izaten dela askatasun gabetuta dauden pertsonak gizarteratzean”. Horrela bada, erakundeen arteko lankidetzaren, Eusko Jaurlaritzako sailen arteko koordinazioaren eta Hirugarren Sektoreko erakundeekin elkarlanean jardutearen aldeko apustua egin da.

Tapiak hitz batzuk izan ditu biktimentzat ere, eta egiarako, justiziarako, memoriarako, erreparaziorako eta elkartasunerako dituzten eskubideak aipatu ditu. “Helburu nagusietako bat delituen biktimen eskubideak babestea eta euren premiei erantzutea da. Alde horretatik, epaia eman osteko Justizia Errestauratiboa, bere modalitate eta arlo ezberdinak, lirateke helburu hori lortzeko biderik egokiena”.

Esku-hartzean aholkulariak jarduera-lerroak azaldu ditu, eta genero-ikuspegia, adingabeak, osasuna (bereziki osasun mentala) eta adimen-desgaitasuna aipatu ditu, besteak beste. Era berean, kondena luzeei buruz esan du “erronka” bat direla eta “egoera berezia” aztertu egin beharko dela gizarteratzea eta birsozializatzea ahalbidetzeko.

Tapiak hitz batzuk izan ditu kartzeletan lan egiten duten langileentzat ere: “Espetxeetako funtzionarioek eta langile lan-kontratudunek egiten duten lana goraipatu eta indartu nahi dugu, exekuzio-eredu honen protagonistak diren aldetik”.

Esku-hartzeen lehenengo saio honen ondoren, Gema Varona Kriminologiaren Euskal Institutuko doktore ikertzaile iraunkorrak bere komunikazioa azaldu du, eta Justizia Errestauratiboa zer den azaltzeaz gainera, nazioarteko estandarrak eta horren eraginkortasuna aurkeztu ditu.

Azkenik, María Ruíz Torrado UPV/EHUko irakasleak Emakume presoak eta genero-ezberdintasuna espetxe-esparruan izeneko komunikazioa azaldu du. Eta horixe da, hain zuzen ere, Euskadiko etorkizuneko espetxe-ereduak landuko duen zutarrietako bat.

3 iruzkin
  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak saila
    2021-05-24

    Eskerrik asko, Jesusito, por sus aportaciones.

  • 2021-05-21

    MI MAS SINCERA ENHORABUENA POR ESTE NUEVO MODELO PENITENCIARIO DE REINSERCION SOCIAL PARA TODA LA POBLACION RECLUSA.
    AHORA BIEN.
    POR QUE NO SE HACE NADA POR INTEGRAR EN LA SOCIEDAD A TODA ESA POBLACION DE GRUPOS DESFAVORECIDOS Y MARGINALES QUE NO TIENEN TRABAJO NI OFICIO. NO TIENEN NINGUNA DEUDA CON LA JUSTICIA NI CON LA SOCIEDAD ( ME REFIERO A GITANOS ,ARABES Y NATIVOS). QUE VIVEN DE LAS AYUDAS SOCIALES QUE LES DAN LAS INSTITUCIONES PUBLICAS CON LA SOLA OBLIGACION DE PRESENTARSE CUANDO SON REQUERIDOS POR LANBIDE.Y MUCHOS DE ELLOS SIN NINGUN OTRO QUEHACER, OBLIGACION PERSONAL O SOCIAL DURANTE TODO EL DIA.
    ACASO ESTA ES LA MEJOR MANERA DE INTEGRAR A ESTAS PERSONAS.
    A NADIE SE LE OCURRE QUE PODRIAN INTEGRARSE O SOCIALIZARSE LIMPIANDO NUESTROS MONTES , QUE ESTAN CADA DIA MAS ABANDONADOS IGUAL QUE NUESTROS MAYORES QUE VIVEN EN PUEBLOS Y CIUDADES CADA VEZ MAS SOLOS .
    NO PODRIAN HACER NADA POR ELLOS???

    POR DESGRACIA YA LO TENEMOS QUE VER EN LA SOCIEDAD.. PERO UDS. SE IMAGINAN QUE OCURRIRIA SI A NUESTROS HIJOS LES DIERAMOS TODO LO QUE NOS PIDEN SIN EXIJIRLES NADA A CAMBIO..

    SI VERDADERAMENTE Y ESPERO QUE SEA ASI , QUIEREN REINSERTAR Y SOCIALIZAR A LAS PERSONAS .. EMPIECEN PRIMERO CON LOS QUE ESTAN EN LA CALLE .. PARA QUE MUCHOS DE ESTOS NO TENGAN QUE SER DESPUES RESCATADOS DE DONDE UDS, VAN A EMPEZAR A REINSERTARLOS. ESO SE LLAMA EL MUNDO AL REVES.
    ESKERRIKASKO POR DARME ESTA OPORTUNIDAD.

  • 2021-05-21

    Enhorabuena por éste programa de inclusion social..

    Pero a que estamos esperando para implantar lo mismo con todas estas personas de grupos étnicos marginales y desfavorecidos que estan en situacion de exclusion social y que no tienen ninguna deuda con la justicia y están cobrando diferentes ayudas de las instituciones públicas. Teniendo todo el día para aburrirse en la calle y muchos de ellos para otras cosas.Con el unico deber de presentarse en Lanbide cuando lo requieran..USTEDES CREEN QUE ESTA ES LA MEJOR MANERA PARA REINSERTAR A ESTOS COLECTIVOS EN LA SOCIEDAD ??
    y hablo claramente de gitanos y árabes Y otros nativos (NO SOY RACISTA, SOY REALISTA).
    ACASO NO TENEMOS TRABAJO LIMPIANDO NUESTROS BOSQUES . CADA DIA MAS ABANDONADOS , O CUIDANDO Y SACANDO A PASEAR A NUESTROS MAYORES , QUE IGUAL QUE NUESTROS BOSQUES , CADA DIA ESTAN MAS SOLOS EN NUESTROS PUEBLOS Y CIUDADES..
    POR QUE NO SE HACE NADA PARA INTENTAR INTEGRAR EN LA SOCIEDAD A TODAS ESTAS PERSONAS A LAS QUE SE LES DA UNA PAGA Y SE LAS DEJA A LIBRE ALBEDRIO..SIN QUE TENGAN NINGUNA RESPONSABILIDAD NI ILUSION POR NADA.
    USTEDES SE IMAGINAN QUE OCURRIRIA SI A NUESTROS HIJOS LOS EDUCARAMOS DE ESTA MANERA. DONDE TODO SON DERECHOS PERO NO ME PIDAN RESPONSABILIDADES.
    HACE TIEMPO QUE ESTO DEBERIA HABER CAMBIADO . NO ME EXPLICO POR QUE NO LO HACEN .
    PERO SI VERDADERAMENTE QUEREMOS UNA SOCIEDAD MAS PROSPERA Y MEJOR.. ESTO TIENE QUE CAMBIAR.
    UN SALUDO Y GRACIAS POR HABERME DADO LA OPORTUNIDAD.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jaime Tapia