Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka Desokuparen iragarpenari buruz: "Ez dugu ezagupen ofizialik, baina Ertzaintza adi egongo da herritarren segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa balitz"

2021-05-12

Lehen Lehendakariorde eta Segurtasuneko Sailburua, Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Euskadi-ko “Boulevard” saioan. Bertan, Desokupa enpresa ultraeskuindarrak Bilboko etxebizitza bat husteari buruz egindako iragarpenaren harira, Erkoreka sailburuak esan du ez dagoela inolako ezagupen ofizialik edo salaketarik, sareetan ikusten denaz gain. "Bilboko Desokupa enpresarena sareetako kulebroi bat da", adierazi du. Hala ere, Ertzaintza adi egongo daela adierazi du Erkorekak, herritarren segurtasuna bermatzeko, beharrezkoa balitz, "Baina ez dakigu egia den ala ez", berretsi du.

Pandemiaren inguruan, Lehen Lehendakariorde Josu Erkorekak alarma-egoera desagertu dela, baina pandemia ez azpimarratu du; eta, hemendik aurrera, baimendu diren tresna juridikoak hartu ondoren, "hemendik irtetea herritarren elkartasunaren eta erantzukizunaren mende egongo da, neurri handi batean".

Tresna juridikoei dagokienez, Josu Erkoreka lehendakariordeak esan du erabaki judizialak oso desberdinak izaten ari direla, eta, beraz, autonomia-erkidegoek ez dituztela tresna juridiko berak neurriak hartzeko. "Hemen, EAEko Auzitegi Nagusiak ukatu egin du gai horiek legeztatzeko eskumena. Nafarroakoak uste du Gobernuak eskumena duela uste du, baina ez dela proportzionala esan dio", gaineratu du. Erkoreka sailburuak argitu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka ez da errekurtsorik jarri, euskal gizarteak ziurtasuna, segurtasuna eta argitasuna behar dituelako, "zer egin dezakeen edo ez jakin".

Bestalde, kalean alkohola kontsumitzeko aukerak ugaritu egiten direla onartu du Segurtasun sailburuak, botilei buruz galdetuta. "Arauen kontrol eraginkorra ez da berdina mugikortasun edo ordutegi mugarik gabe. Dena askoz zailagoa da", adierazi du. Hala ere, Ertzaintzak orain arte bezala jokatzen jarraituko duela ziurtatu du.

Transferentzien inguruan, Erkorekak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak Gernikako Estatutua betetzeko egin duen, eta egingo duen, ahalegina "irmoa" dela, eta "makina guztiak martxan" daudela horretarako. Gainera, Espainiako Gobernuak borondatea duela azpimarratu du. Espetxe kudeaketaren transferentziari dagokionez, Josu Erkoreka sailburuak esan du eskualdaketa bakoitza zerbitzu publiko hori hobetzeko aukera bat dela, eta, beraz, "Aukera hori aprobetxatu egingo da Euskadiko espetxe sistema hobetzeko".

Iruzkin bat
  • 2021-05-12

    Es el Gobierno vasco el único que necesita comunicación oficial de lo que sucede en su ámbito territorial?
    Cuando los familiares de los jugadores y directivos del Atlhetic viajan a Sevilla sin al parecer amparo del Decreto del mismo Gobierno que impide al resto de las personas hacerlo y no lo comunica oficialmente al Gobierno Vasco, aunque todos los periódicos y medios de comunicación lo publiquen con mucha antelación a producirse, este Gobierno se limita a decir "que no le consta"
    Cuando en todos los medios de comunicación se publica que una empresa descontrolada y de forma agresiva va a proceder al desalojo de una vivienda ocupada , el Gobierno se limita a decir "que no tiene conocimiento oficial o denuncia" .
    Espero que este mismo Gobierno no necesite comunicación oficial sobre la existencia de un pueblo vasco y de una una ciudadanía vasca que tiene necesidades básicas y que precisa que su Gobierno actúe.
    Creo sinceramente que los portavoces del Gobierno no están muy "atinados" en sus contestaciones ante las preguntas que se les hacen por parte de los medios de comunicación y que nos hacemos también muchas personas a las que nos gobiernan

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak